Oporrak???????????????

Oporrak??????????????? Eutsi karga astunari | 2008-04-10 14:34

Ni ez naiz joan inora aste santu hauetan. Tabernan egon naiz lanean.
Eta tabernara nola heldu azaldu nizuen, mapa eta guzti. Beraz aste santu hauetan ahal izan banu nora joango nintzen erakutsiko dizuet, denbora eta dirua izan banitu nozki. BRASIL.

Zergatik aukeratuko nukeen Brasil? Egia esan ez dakit, ez daukat pisusko arrazoi bat ematerik. Inkontzienteki, paraisuan pentsatzen dudanean, opro zoragarri batzuekin amets egiten dudanean, Brasil, Cuba, Mexiko eta honelakoak bururatzen zaizkit. Gauza kuriosoa sekula hegazkin bat hartu ez duen pertsona batengan ezta? Agian hori da arrazoia, Brasil utopia hutsa bezala ikusten dudalako. Beste utopia bat... Zerbait esan behar dizuet, askorentzat utopia frustranteak izan ohi dira, niretzat EZ, niretzat utopiak zoragarriak dira, guztiok behar ditugu ere pentsatzen dut gainera. Hona hemen niri Brasil utopikoa piska bat hurbiltzen didaten zenbait argazki.  


Cristo Redentor, Corcovado, Rio de Janeiro map


Utzi iruzkina: