Mendexako Taberna Barri
Orain dela bi urte aizpa eta biok Mendexako herriko taberna hartu genuen. Mendexa Lekeitiotik 2kilometrora dagoen herri zoragarri bat da. Lekeitiora heltzen jakingo duzuelakoan Lekeitiotik Mendexara nola heldu baino ez dizuet erakusten mapa honetan. Eta jakin Karraspio hondartzara zoaztenean ez zaudetela Lekeition, EZ, hori ere Mendexa da, Lekeitiarrek bereganatzeko ahalegin handiak egin badituzte ere, KARRASPIO MENDEXA DA!!!
Taberna Barri map

Iruzkinak
Utzi iruzkina: