firefox-a dela eta...

firefox-a dela eta... Eutsi karga astunari | 2008-03-03 15:18

Egia esan orain dela gutxi hasi nintzen firefoxa erabiltzen,  beti  Internet explorerra erabili baitut. Udako Euskal Unibertsitatean lanean hasi nintzenean aurkeztu zidaten nabigatzaile hau. Aurkezpen horretan firefoxak explorerrari irabazi zion, izan ere, ordudanik erabiltzaile fidela naiz. Gehien gustatu zitzaidana; fitxa sistema eta laster markak izan ziren.

Izan ere bai lanean eta bai unibertsitatean sarea oinarri oinarrizko tresna bihurtu da aurtengo ikasturte honetan, orain arte ez bainuen gehiegi erabiltzen, eta fitxa sistemek eta lastermarkek asko errazten eta harintzen didate lana. Beti ez bada ere,  gehienetan iturri berdinak erabiltzen baititut. Adibidez, praktiketan(UEUn)  egunero egunero prentsa dossier bat osatu behar dut, iturriak beraz beti dira berdinak. Iturri horietako bakoitzera laster marka bat egin nuen, eta laster marka guztiak prentsa izeneko karpeta batean dauzkat sartuta. Horrela goizean lanera heldu bezain pronto, prentsa lastermarkan klik egin eta dosierra egiteko prest nago, komunikabide guztietako edizio digitalak aurrez-aurre dauzkat.


Utzi iruzkina: