Daniel Innerarity --> hitzaldia

Daniel Innerarity --> hitzaldia Eutsi karga astunari | 2008-02-22 11:53

Asko gustatu zitzaidan Daniel Innenarity honen hitzaldia, esan zuenarekin ados egoteaz gain, esateko modua gustatu zitzaidan. Ageri agerian zuen hitzaldiak ematen edo jendaurrean hitz egiten duen esperientzia, izan ere, ez zitzaidan batere astuna egin, erritmo ona mantendu zuen eta umore puntu horrek hitzaldia arintzen  du.

EXCESO DE INFORMACIÓN

LA SOCIEDAD DEL CONOCIMIENTO NOS HACE A
TODOS UN POCO MÁS TONTOS


USUARIOS SUMISOS; ESCLAVITUD VOLUNTARIA DE LOS ARTEFACTOS


ES MUCHO MÁS EFECTIVO QUE UN PROCESO O
PROCEDIMIENTO SEA INTELIGENTE A QUE UNA PERSONA SEA INTELIGENTE, PORQUE TODO SE SIMPLIFICA, Y LAS PERSONAS NOS PODEMOS DEDICAR A OTRAS COSAS.

Esan zuen guztiarekin nago ados. Egia da egun informazioa daukagula edonon sakabanatuta, teknologia berrien iraultzaren ondorioz batez ere. Lehenengo eta bat kalitatea hitza azpimarratuko nuke nik, hau da, informazio kantitate handia daukagu, hobeto esanda datu kantitate handia, baina kantitatea bat al dator kalitatearekin? Datu guztiak dira fidagarriak? Egiazkoak?
Bestalde, eta berak esan zuen bezala, gure sormen gaitasuna  ere ez al du murrizten  baliabide  sorta ikaragarri honek. Copy/paste-aren gizartea? Redundantzia absolutua?

 


Utzi iruzkina: