Blogei buruz
Ordenagailuarekin harremanak hobetzeko saiakera honetan, zenbait blog bizitatzeaz gain blogen gainean idatzi dituzten artikulu batzuk irakurri ditut, eta oraindik ni eta teknologia berrien artean leize-zulo handia badago ere, gustuko ideiak ere aurkitu ditut;
Internet ez da makina bat, gu gara internet. Pantailaren bestaldean
jendea dago, pertsonak, zer edo zer gogoangarria
entzun-irakurri-ikusteko gogoz daudenak. 2.0 teknologien ezaugarririk
garrantzitsuena horixe bera da: pertsonak hurbildu dituzte; pertsonen
arteko interakzioa ikaragarri bultzatu dute. Ez da kasualitatea
softwaregintza soziala merkatuko liderra izatea edukiak kudeatzeko
sistemen alorrean, blogak kasu, jakin badakigulako harreman estu-estua
dagoela teknologia eta ideologiaren artean. 'Software for social
change' delakoak komunitateetako kideen arteko harremanak eta
informazio nahiz esperientzia trukaketak ahalbidetzen ditu, komunikazio
horizontal eta kooperatiboak abantailak ematen baitizkigu herritarroi,
liberalismoaren jario bertikal eta hipotesi indibidualisten aurrean.
Inteligentzia kolektiboaren dimentsio berria?
Hainbeste injustizia bizi ditugun herri honetan, injustizia hauek salatzeko kalera irtetea gero eta zailagoa den garai honetan, agian internet eta blogak, indiferentziaren aurka borrokatzeko aliatuak izan daitezke.

Iruzkinak
Utzi iruzkina: