Blogak
Zenbait blogetan kuxkuxeatu eta...
bitxiblog;
Izenburuak berak dioen bezala blog honetan bitxikeriak dira albiste. Interesgarriak edo interesgarriak baino gehiago
kuriosoak edo harrigarriak iruditu zaizkit blog honetako albisteak. Esaldi
laburrak eta hizkuntza zuzena, ez dute hizkuntza jasoa erabiltzen, zuzena da
hitza. Baliabideei dagokionez, ez dago argazki edo bideoz hornituta, idatzia
da. Erakargarria iruditu zait batez ere izenagatik, beti gai serioetaz hitz
egin beharrean, ondo dago noiz edo noiz pare bat tontokeri komentatu eta barre
egitea, deskonektatzeko.
txistu y
tamboliñ; Bideoak, albisteak, abestiak, multa bat… Asko gustatu zait. Aktualitatea,ironia…
Diseinuari dagokionez, ez du asko landu, baina gaizki ere ez dago.
Kantu kantari
bloga; Abestiak eta argazkiak. Diseinuari
dagokionez; kolore bizi erakargarriak. Umeei eta umeekin lan egiten duten
pertsonei zuzendutako bloga iruditu zait.
18/98, auziari
auzi; Auzi hau jarraitzeko, eta beronek sentiarazten dizkizun nazka eta
inpotentziaren aurka egiteko bloga. Erabiltzea oso erraza da, eta diseinuari
buruz ez dut uste ezer aipagarria duenik, izan ere blog honetan diseinuari ez
diozu garrantzi gehiegirik ematen, gaia da interesatzen zaizuna.
Baguaz: Diseinua asko gustatu zait, niri asko kargatuta egotea ez zait gustatzen, eta kasu honetan diseinua ez da oso konplexua, argazkiak eder horiek direlarik lehenengo ikusten duzuna.
Mahmoud Ahmadinejaden bloga: Ariketa hau egiteko blogen bila nenbila hara non ematen dudan Irango Presidentearen blog pertsonalarekin. Kriston bloga aizue! 4 hizkuntzatan, euskaraz noski ez dago, ezta gazteleraz ere. Ingelesa da hizkuntza ulergarriena. Bloga propaganda hutserako erabiltzen du. Diseinua nola ez ederra da, argazki, bandera...nola ez ezta? Baliabideak ere soberan dauzka Mahmoudek!!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: