Goizean zehar eramango dituzte epailearengana Athleticen partidaren harira atxilotutako bost lagunak
Istiluak izan ziren atzo Bilbon Athleticek Belgikako Anderlecht
taldaren aurka jokatu zuen partidaren inguruan. Jaurlaritzako
Herrizaingo Sailak agertu duenez, partida hasi baino lehen piztu ziren
liskarrak, Anderlechteko jarraitzaileek eraginda. Besteak beste,
ertzainei eta udaltzainei botilak bota zizkietela agertu dute. Halaber,
asko mozkor-mozkor eginda zeudela.
Partida amaitu ondoren ere istiluak izan ziren San Mamesen, zelaian
bertan. Talde baten zein bestearen jarraitzaileak sartu ziren zelaira
eta elkarren kontra borroketan eta liskarretan aritu ziren. Iskanbila
horietan guztietan bost lagun atxilotu zituen Ertzaintzak, lau
belgiarrak eta bosgarrena euskal herritarra. Gaur goizean zehar
eramango dituzte epailearengana
Iruzkinak
Utzi iruzkina: