Gasteizeko garraiobideak.
Gasteizko garraiobideak aldaketa handia jasaten ari dira 2009 eta 2010. urteen artean. Gasteizko Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Planak aurreikusitakoa betetzen ari den heinean. Plan hau gauzatzeko ideia
2005. urtean sortu zen, eta ordutik hainbat ekintza bultzatu dira
gasteiztarrak hirian nola mugitzen diren guztiz birmoldatzeko.
Planaren
ondorioz egindako lehen aldaketak 2009. urtean gauzatu ziren,tranbia abian jarri zenean eta hiriko autobus sarea
aldatu zenean. Autobus sare berria osatzeko, autobusek soilik erabil
ditzaketen errepide lerroak eratu ziren. Urte horretan bertan Gasteizko bidegorrien sareari bultzada berria eman zitzaion, 12 kilometro berri eraiki baitziren.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: