Espainiako Saskibaloiko Selekzioak jokatuko du Gasteizen
Espainiako Selekzioa EAEn izango da abuztuan. Saskibaloi selekzioa Gasteizen izango da, Andra Mari Zuriaren jaietan, torneoan. Munduko txapelketa jokatzekoa du selekzioak aurten, eta entrenamendu gisara baliatuko du Gasteizko torneoa.
Badira 21 urte Espainiako Selekzioa EAEn izan ez dela. Sergio Scariolo hautatzaileak esan du espero duela torneoa selekzioaren eta EAEren arteko berraurkitzea izatea. Oraindik ez dute argitu beste zein selekziok jokatuko duten torneoa, baina litekeena da Argentina, Lituania eta besteren bat izatea.
Egilea:Jon Idiakez
Iruzkinak
Utzi iruzkina: