Elkarrizketa Iñaki Etxeberriarekin
Iñaki Etxeberria bere bizitzan gogor lan egin duen pertsona bat da, eta gaur horrek zeintzu gauza onak dituen kontatuko digu.Pertsona maitatu hau aukeratu egin dut betidanik interesatu zaidalako bere bizia eta bere esperientziak.
Zure haurtzaroa zein herritan garatu zen?
Nire hautzaroa Oñati izeneko herri txiki gipuzkoar batean garatu zen.Bertan nire ikasketak Txantxiku ikastola zaharrean martxan jarri nituen, eta, nota oso onak ateratzen nituenez, nire irakasleen ikasle gogokoena izan nintzen.Lehen hezkuntza bukatu nuenean, Oñate institutuan sartu ninduten nire gurasoek.Bertan, nola ez, egun onak eta txarrak izan nituen, eta lagun asko egin nituen.Institutoa bukatu nuenean, nire gurasoek Donostiako Opus unibertsitatean sartu ninduten.
Txantxiku ikastolan lagun mordoa izango zenituen ezta?
Noski. Ikatolan nengoenean nire lagun guztiak klase berean geunden.Gauza asko egin genituen, batzuk aipagarriak direnak eta beste batzuk aipatu ezin direnak.Hortaz gain, bata bestearen ondoan bizi ginen.
Zure gurasoek zure alde egingo zuten memento oro ?
Gurasoek egin behar zutena egin zuten.Nire etxean beti egon zen janaria, eta maitatua izan naiz betidanik, nire beste anaia arrebekin batera.Zoritzarrez, nire aita nire 18. urtebetetzean hil zen, infarto baten ondorioz.Baina nire ama aurrera irten zen, eta beti ekarri zigun janaria mahaira.
Unibertsitatean zer ikasi zenuen?Eta zein enpresatan aritu zara?
Unibertsitatean ingenieria fisikoa ikasi nuen, eta, lehenengoan lortu nuen diploma.Ikaketak bukatu bezain laster, Fagor kooperatiban postu on bat lortu nuen.Ondoren, Aurrenak kooperatibara joan nintzen,eta bertatik Solum-era.Azkenik, Fagor-era itzuli nintzen.
Aritu zaren lan guztietatik, zeinek izan du zure ordutegi gustokoena?
Beste edonork bezala, erantzungo nizuke.Lanaren barruan bakoitza bere ahalmena edukitzea izango litzateke hoberena
Eskerrik asko zure denbora guri eskaintzeagatik eta hurrengorarte.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: