MOZORRO GOIZA URRETXINDORRA IKASTOLAN

euskerabideanelkarkidegoa 1456132620930 Euskera Bidean Elkarkidegoa | 2008-02-05 14:48

               2008ko Otsailaren 2an inauteriak zirala aprobetxatuz      URRETXINDORRA IKASTOLAN gure kabuz mozorro polit bat egitea erabaki gendun. Baina ez edozein mozorro!!!!!!!!!

Honetarako, Parisera bidai magiko bat egin gendun. Parisen badago oso plaza ezagun bat non bertako margolari askok kalean margotzen dabez bere koadroak. Oso auzo bohemioa da eta benetako margolarien xarma inguruan nabaritzen da. Beraiei omenaldi bat egiteko asmoz margolariz mozorrotzea erabaki gendun.

            Lehenengo, margolariak antzina eramaten ebezan txapelak egiten hasi ginan. Zelako lana grapekaz gora eta behera!!!!!!!!! Azkenean guztiok egin gendun txapel urdin polita.

            Bigarrenez, zirikina egin gendun, bere lazo eta guzti. Baina margolari baten brusa ezin da garbi egon eta tenpera eta gometsekin oso ondo margotu eta zikindu genduan.

            Azkenik margolari bakoitzak koloreetako paleta eta pintzela egin gendun. Oso polito geratu ziran baina kartoia mozten bat baino gehiagok ia ia pazientzia galtzen dau.

            Behin gure mozorroa prest egoala bibote borobil batzuk margoztu genduzan eta mozorroa jantzitakoan argazki batzuk atara genduzan. Ikusi, ikusi argazki albumean ze dotore geratu ziran gure mozorroak!!!!!!!!

            Hurrengo ekintza zein izango ete da?........

                                                                    Hurrengora arte!!!


Utzi iruzkina: