Margolariak Begoñazpira heldu ziran eguna

euskerabideanelkarkidegoa 1456132620930 Euskera Bidean Elkarkidegoa | 2008-02-11 12:12

 

Margolari ospetsu bat etorri jakun aurreko asteburuan Begoñazpi ikastolara umeak bisitatzera. Hara heldu zanean bakar bakarrik egoan baina handik gutxira umeak heldu ziran eta oso ondo pasatu ei eben batera.

Margolariaren txapela ta jantzia asko gustau jakenez margolariaren poltsa zabaldu eta mozorro bat egitea erabaki eben eta horretan aritu ziran goizean zehar.

Zelako txapel eta jantzi politak egin ebezan !!!

Jantzia apaindu ondoren, bakoitzak bere paleta ta pintzela hartu jantzia jarri ta margoztera joan ziran!!!! Momentu baten mural haundi bi egin ebezan gure Begoñazpiko lagunak. Eskerrak jantzia jarrita ebela murala egiten margoz bete ziralako...

Orain bai ulertu dabela margolariek euren jantziak hain zikin eroatea!!

 

 


Utzi iruzkina: