BIKINGOEN ASTEBURUA ATXONDON (Urretxindorra)

euskerabideanelkarkidegoa 1456132620930 Euskera Bidean Elkarkidegoa | 2008-04-25 12:41

Zelako asteburua pasatu dogun Atxondon, ezta?? Barikuan ikastolatik pixkat nekatuta heldu ginan, baina zapaturako indarrak gorde behar genduzan Bikingoen egunean primeran pasatzeko!!! Zorte txar pixka bat izan genuen, gauean euritan hasi zalako, baina zapatuan jaiki bezain pronto, zelako eguzki ederra!!!

Zapatuan Bikingoen eguna ospatu genduan, eta zelako mozorro politak egin genduzan: bikingoen txanoak, estandarte paregabeak,… horrela goiza igaro genduan jateko ordua heldu arte.

Eta arratsaldean: Bikingoen altxorraren bila!!!! Ze ondo pasatu genduan pistak topatzen, leku batetik bestera korrika, ea hurrengo pista azkar topatzen genduan …! Eta arratsaldea bukatzeko, kriston txokolatezko bokata jan genduan!!

Dutxa bero-beroa hartu eta gero afaltzera, eta eguna primeran bukatzeko: Azken Jaia!!! Edabe magikoa edaten, dantza eta dantza denbora guztian… eta nekez lehertuta gengozanez, goazen ohera! aaa! agudo goazen ohera!....

Zelako pena eman euskun hurrengo egunean etxera itzultzea, baina lasai, zihur hurrengo ekintzan ikusten garala elkar!!

HURRENGORARTE!!!!!


Utzi iruzkina: