Bermeora urteera NEGU BARRI

euskerabideanelkarkidegoa 1456132620930 Euskera Bidean Elkarkidegoa | 2008-02-18 16:57

Danak Boluetako geltokian trena hartuta, Bermeorako bidean jarri ginan. Han Bermeoko Aita guria museoa ikusteko asmoa genduan eta ziur Bermeo aldean primeran pasatu be. Museoan sartu eta gida batek baleontziko istorio ezkutuak kontatu euskuzan.

 

Isilik eta arretaz entzun genduzan: gizon txikiek egindako lan arriskutsuak, Ternuara joateko bidea, gizonen elkarbizitza, piraten gudak eta baleen arrantza… harrituta eta liluratuta geratu ginan entzundako kontakizun eta ontziko eraikinagaz. Azkenean baleontziko kanpaia guztiok batera jo genduzan eskatutako desioa betetzeko itxaropenagaz.

 

Bazkaldu baino lehen herri jolasa egin genduzan Udaletxe aurreko plazan. Begiraleek prestatutako galdera interesgarriak herritarren artean erantzunaren bila aritu ginan, barre eta algaren artean, Bermeotarrek gustora parte hartu eben gure jolasean gu piloa lagunduz.

 

Bazkaldu ostean, ikurrina gurutzatua egin genduan, bi taldetan banatuta, Bermeotarrak eta Mundakakoak, Izaroko irla lortzea zan helburua. Historiak dinoan moduan bermeotarrak irla irabazi eben, baina egun honetan Izaro irla mundakakoentzat izan zan.

 

Trena hartu baino lehen, jaurtigailuagaz ibili ginan. Benetan tresna ikaragarria  hau, irrikitan nago barriz honekin jolasteko. Azkenean, irribarretzu eta “riki riki” abestiarekin bilborako bidea hartu genduan.


Utzi iruzkina: