ATXONDON GAGOZ; POZEZ BETERIK
Bariku arrastian heldu ginen Atxondora. Baserritar giroan murgildu ginen asteburu osoan zehar. Heldu eta hiru baserri ezberdinetan banatu ginen. Lehenengoak, Ardi Latza izena zuen, bigarrenak Euskal Etxea eta hirugarrenak Mendipe.
Zapatu goizean, indarrak hartu eta proba ezberdinak burutu behar ziran Gynkana erraldoia egin genduan, hiru baserrien artean. Amaitu eta oraindik denbora gelditzen zen bazkaldu baino lehen egin genituen jolasak egiteko.
Bazkaldu eta sukalde lanetan jarri ginan. Domeka goizean gosaltzeko bizkotxo goxoa egin genduan, eta jarraian herri kirol ezberdinak burutu genduzan herriko frontoian.
Dutxa hartu eta afaldu ostean Euskal dantzak ikasi genduzan, txulalai eta esku dantza , eta jolas eta kanta batekin amaitu genduan eguna. Ohera sartu ginan eta oso nekatuta gengozanez, musika lasaiaren konpaniaz segiduan lo gelditu ginan.
Oso asteburu ona pasatu dogu Anboto mendiaren magalean, baserri giroa hurbiletik ikusiz.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: