ASTEBURU HONEK KRONIKA BAT BAINO GEHIAGO MEREZI OTE DAU???
Zein arin pasatu egin dan Atxondon igarotako azken asteburu hau. Normala da, gustura egiten diran gauzak arrapaladan pasatzen dira. Oraindik oroitzen dodaz barikuan prestatutako baserritarren dantza dotoreak, argi gelditu zen “Chayanne“ gure alboan ez dauala zereginik, jaja... Eta zenbat mendi saltatu genduzan gaubelan? Ez dot gogoratzen, baina badakit asteleheneko nekeagatik pilo bat izan zirala. Eta gainera zapatuan ginkana erraldoia, gehiago ez zan falta asteburu borobila izateko. Zoritxarrez plazako andrak pista bat lapurtu euskun... ai! Zelako sorte txarra! Arrastian, lasai eta patxadaz bizkotxo goxo-goxoak egin genduzan guztion artean. Eta indarrak berritu ostean, herri kirolak! Hemen bai gure indar guztiak ipini genduzala. Gogoratzen dozue? Baina betikoa, talde tranpatiak irabazten dauz txingak; beno, isilik egon beharko eta hurrengorako ikasi jijiji... Eta zer ikasi genduan gaubelan? Euskal dantzak lagunen aurrean fin-fin ibiltzeko. Etxera bueltatzeko egunean neke-aurpegiak somatzen ziran autobusean. Eta normala da, mota ezberdinetako ekintza asko egin ostean... Badakizue orduan, indarrak hartu eta hurrengo batean elkar ikusteko prest?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: