Pilota mundua
Euskal pilota oso jolas ezaguna da Euskal Herrian, Euskal Herria delako pilotaren sehaska. Emigrazio handiagatik euskal pilota, Amerika osoan zehar hedatu zen. Pilotaren jatorria Euskal Herria denez, euskal pilotari on asko daude.
Modalitateak:
Erremontea, Esku Huska, Pala, Trinketa, Xarea, Zesta Punta.
Pilotalekua
Pilota pilotaleku izeneko laukizuzen batean jokatzen da. Antzina, pilotalekuak belar soroak (soropil edo pilota soroizenekoak) ziren, hormarik gabe; gero, plazak, oraindik hormarik gabe; eta, gaur egun, gehienek horma bat, bi edo hiru dituzte (gutxienez alde bat, paretarik gabe). Pilotaleku hormadun horiek 10 metro garai, 10-11 metro zabal eta 30-54 metro luze izaten dira. Ipar Euskal Herrian estali gabeko pilotaleku gehienek pareta bakarra dute.
Hona hemen pilotaleku tipiko baten eskema; kontuan izan, dena dela, badirela bestelakoak ere (trinketa, kasu), eta luzerak aldakorrak direla:
PILOTARIAK
TITIN lll
Augusto Ibáñez Sacristán, pilota arloan Titín III.a goitizenaz ezaguna (Tricio , Errioxa, 1969ko urtarrilaren 13a) esku huskako pilotari profesional ohia eta politikaria da .
Esku huska , aurrelari jokatzen zuen, Asegarcerekin lehenik , Asperekin gero . Estatistika ofizialen arabera, 1,80 metro luze da, eta 86 kg pisatzen zuen . Estreinako partida 1992ko irailaren 13an jokatu zuen, Baños de Río Tobíako (Errioxa) pilotalekuan. 2014ko urriaren 5ean erretiratu zen, 22 urtez profesional izan eta gero.[1] Iraultza ekarri zuen esku huskako pilotara .
JULEN RETEGI
Julen Retegi Altzugarai, pilota arloan Retegi Bi deituraz ezaguna (Eratsun, Nafarroa Garaia, 1985eko uztailaren 29a) esku huskako pilotari profesionala da. Aurrelaria aritzen da, Asegarce enpresarekin. Julian Retegi pilotari handiaren semea da. Datu ofizialen arabera, 1,79 metro luze da, eta 71 kilo pisatzen du. Estreinako partida 2005eko uztailaren 7an jokatu zuen, Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan.
OLAIZOLA ll
Aimar Olaizola Apezetxea, pilota arloan Olaizola II.a deituraz ezaguna (Goizueta, Nafarroa Garaia, 1979ko azaroaren 13a) esku huskako pilotari profesionala da. Aurrelari aritzen da, Asegarce enpresarekin. Esku huskako pilotako lehiaketa nagusietan (buruz burukoa, binakakoa eta lau eta erdikoa) irabazlearen txapel gehien jantzi dituena da jardunean diren pilotarien artean (hamahiru txapel, guztira); eta, 20 txapel irabazi zituen Retegi II.aren atzetik, inoizko pilotarien artean txapel gehien jaso dutenetatik bigarrena da.
MARTINEZ DE IRUJO
Juan Martinez de Irujo Goñi, pilota arloan Martinez de Irujo deituraz ezaguna (Ibero, Nafarroa Garaia, 1981eko azaroaren 4a), esku huskako pilotari profesionala da. Aurrelari aritzen da, Aspe enpresarekin. Estatistika ofizialen arabera, 1,86 m luze da, eta 84 kilo pisatzen du. Profesionaletako lehendabiziko partida 2003ko ekainaren 6an jokatu zuen, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Egun, Mutiloabeitin bizi da. Jardunean diren esku huskako pilotarien artean, Juan Martinez de Irujo da, Aimar Olaizolaren ondoren, lehiaketa nagusietan txapel gehien jantzi dituena: hamabi ditu Irujok irabaziak, hamahiru Olaizolak. Izan ere, esku huska, Irujo eta Olaizola dira pilotari nabarmenenak XXI. mendean. Esku huskako inoizko pilotari guztien zerrendan, 20 txapel jaso zituen Julian Retegi handia baizik ez da gorago ageri titulu kopuruari dagokione.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: