Bazkidetzea

euskalerriairratia 1456132493097 euskalerriairratia | 2006-05-09 20:34

Sostengurik irmoena

Mintza zaitez irmo Euskalerria Irratiaren alde. Egin zaitez Euskalerria Irratia Elkarteko bazkide. Foru Gobernuak lizentzia eta laguntzak ukatzen dizkigu. Gizarteak lanean segitzeko sostengua ematen digu.

Iragarleak dauzkagu. Zenbait diru laguntza jasotzen dugu. Baina Euskalerria Irratia Elkarteko bazkideak dira gure altxorrik preziatuena. Izan ere, erakusten digute herritarrek gure proiektua estimatzen dutela, beharrezkotzat jotzen dutela, beretzat sentitzen dutela.

Bazkideek urtean 72 euro ordaintzen dituzte. Bazkidetu nahi baduzu, deitu 948 17 01 51 telefono zenbakira, edo bidali mezua administrazioa@euskalerriai.com helbidera.

Eman beharreko datuak dira izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia, kontu korronte zenbakia eta ordainketa zenbat epetan egin nahi den (18 euro hiru hilero, 36 sei hilero edo 72 urtean behin).

Bazkidetu zaitez!


Utzi iruzkina: