Asiar Liztorraren aurkako harrapagailuak ipintzeko garaia da ORAIN
Asiako liztorra azken urteotan izugarri zabaltzen ari da gure lurraldeetan,
iparralden zein gipuzkoan batezere.
Honen aurkako harrapagailuak ipintzeko garaia orain da,
erreginak hil ahal izateko.
esan beharra dago liztor etorri berri (gizonak ekarria) honek
erleak milaka suntsitzen dituela
Honetarako; plastiko botilla baten goiko herena moztu
eta goiko zatia buelta emanda berakoari gainean (barruan) ipini
grapaz lotu eta barruan garagardoa ipini
(iaz sagardo zaharrak ere eragin ona eman zidan)
balkoi baten edo eguzkitan 1-2metrora lotu
5mmko zulotxoak egin (burdin berotuaz) xomorro txikiak
irten daitezen
noizbehinka begiratu eta liztorra ez dena askatu
(KONTUZ ; LIZTORRAK ARRISKUTSUAK DIRA OSO)
Iruzkinak
Utzi iruzkina: