Sentsazio berriak

euskaldunberri 1456132475626 Euskaldunberri naiz | 2011-04-12 21:29

 

Etxeko lanak egiten nituen bitartean, gaur goizean irratian Kirmen Uriberen esaldi bat entzun dut. Harrituta geratu naiz. Jakin gabe, gauza bera pentsatzen dudalako. Baina niretzat oso zaila izango litzateke hain ondo adieraztea.

Bere hitzak izan dira hurrengoak (gutxi gorabehera):

“Behin, txikia nintzenean, nire amarekin merkatura joan nintzen eta han txito bat erosi zidan. Txitoa kartoizko kaxa batean zegoen eta nire eskuan jarri nuen. Bat-batean eskuan txitoren hankak nabaritu nituen eta asko gustatu zitzaidan. Hori gertatzen da liburuekin. Liburuak bilduta agertzen dira eta irekitzean, aurkitzen ditugun sentsazio berriak gustatzen zaizkigu”. Aste honetan hori gertatu zait. Liburu berri bat hartu dut gauean irakurtzeko eta istoriaren mendera erori naiz.

Neska baten aitona hil da eta herentzia bezala baserri bat utzi dio. Baina baserrian zerbait arraroa gertatzen da (“Arotzaren eskuak”, Elkar). Suspensezko eleberri bat euskaraz irakurtzen dudan lehenengo aldia da. Eta momentuz, oso interesgarria da.

Liburu bat hastea atseginez betetako abentura bat da.

Baina hori pertsona bakoitzak aurkitu behar du, presiorik gabe eta edozein momentuan.

 

Zalantzak: (Laguntza behar dut)

Nola esaten da euskaraz:

--Me he enganchado a la historia del libro:

Istoriaren mendera erori naiz.

 --Le ha dejado un caserío como herencia:

Herentzia bezala baserri bat utzi dio.

 

Gomendioak:

Liburua: “Arotzaren eskuak”, Elkar

Idazlea: Alberto Ladrón Arana

 


Utzi iruzkina: