Gazan bizi diren emakume blogerak

euskaldunberri 1456132475626 Euskaldunberri naiz | 2011-03-29 23:37

 

Orain dela hiru edo lau aste “El País” egunkarian artikulu oso komenigarri bat irakurri nuen ea nola Gazan Internet erabiltzen den. Ez dut inoiz arazo horrengan pentsatu hemen enpresa bati 40 euro ordaindu eta gero, edozein momentuan etxean Internet erabil daitekeelako. Edozein orrialde aztertzen dugu, gure iritziak idazten ditugu, edozein gaia aurki dezakegu,...

Umeek gero eta gehiago eta errazago Internet erabiltzen dute bai etxean, bai eskolan. Adineko pertsonak KZ gunetara egunero joaten dira Internetera dohainik sartzeko eta, adibidez, Alemanian bizi den seme bati mezu bat bidaltzeko edo bidaia bat aurkitzeko.

Hala ere, Gazan bizi diren emakume batzuek Internet erabiltzen dute jakiteko zer den askatasuna.

“El País”ek  argitaratzen duen arabera, Asmaa Alghoul 29 urteko gazte bat da 6 urteko seme batekin eta banandu egin da. Ez zaio Hamas gustatzen, eta ez zaio gustatzen emakumeek burutik oinetara estalita jantzi behar dutela. “Gazako emakumeek ezin dute gizon batekin hitz egin ezkonduta ez badaude”, adierazten du gazte honek. 2009an bere bloga sortu zuen salatzeko, iritzia emateko, politikari buruz hitz egiteko.

Rana Baker 19 urteko beste gazte bat da. Bere blogean ingelesaz hitz egiten du munduarekin harreman handiak lortzeko. Israelgo pertsona askorekin hitz egiteko Internet ordu asko erabiltzen du. Baina ez du Israelgo hezur-haragizko hiritarrik ezagutzen.

Sameeha Elwan Gazako 23 urteko emakume bat da. Nahiz eta 15 urte bete zituenetik lan egiten duen, gurasoen etxera gaueko hamarretan itzuli behar du. Bere blogean nahi duena idazten du. Interneten inork ez du isiltzen.

 

Zalantzak: (Laguntza behar dut)

Nola esaten da euskaraz:

 

--No le gusta que las mujeres vayan tapadas de la cabeza a los pies.

Ez zaio gustatzen emakumeek burutik oinetara estalita jantzi behar dutela.

 

--Las mujeres de Gaza no pueden hablar con un hombre si no están casadas.

Gazako emakumeek ezin dute gizon batekin hitz egin ezkonduta ez badaude.

 


Utzi iruzkina: