Ezkutuko bilera

euskaldunberri 1456132475626 Euskaldunberri naiz | 2011-05-06 23:16

Astean behin eta bi urtean zehar Azar Nafisi, Teheraneko Unibertsitateko literatura irakasle bat, zazpi ikaslerekin (emakume guztiak; gizonekin egotea arriskutsua zen) bere etxean elkartzen zen ikakurtzeko. Bakarrik irakurtzeko eta hitz egiteko. Irango gobernuak debekatu dituen mendebaldeko eleberriak irakurtzeko eta haien artean azaltzeko. Ezkutuko bilera bat zen errepresaliak saihesteko.

1981ean Unibertsitateko arduradunek irakasle hori zigortu zuten ez beloa eramateagatik. Klaseak utzi behar izan zuen.

Irakaslearen etxean ikasle gazteak askatasunarekin hitz egiten hasi ziren. Eta ez zuten bakarrik hitz egiten Jane Austenen eta Nabokoven eleberriei buruz. Haien ametsei buruz ere. Liburu horietan irtenbide bat aurkitu zuten egunero Iranen bizi zirenaren kontra.

Liburu baten hasiera da: Leer Lolita en Teherán.

Azar Nafisik istoria hau idatzi du kontatzeko nolakoa izan zen bere bizitza Iranen (1997an Iranetik joan zen; oraintxe bertan Estatu Batuetan bizi da). Nire ustez, oso interesgarria da.

Atzo liburu hau gogoratu nuen berri bat irakurri eta gero. Amina, 29 urteko gazte bat, Afganistanen hil zen. Jendeak harrikatu zuen. Orain dela bost urte bere senarra joan zen. Itzultzean, bere emazteak beste gizon batekin harremanak zituen.

Epaileek zigorrak erabaki zituzten: Gizona ehun zigorrada hartzera zigortu zuten eta aske utzi zuten. Emakumea, ordea, plaza batean harrika hil zen.

Zalantzak: (Laguntza behar dut)

Nola esaten da euskaraz:

--Empezaron a hablar con libertad:

Askatasunarekin hitz egiten hasi ziren.

 

 

Gomendioak:

Liburua: “Leer Lolita en Teherán”

Idazlea: Azar Nafisi

 


Utzi iruzkina: