Ezin dut jasan emakume hori

euskaldunberri 1456132475626 Euskaldunberri naiz | 2011-04-24 21:01

Egun batzuk barru oporretan joango naiz. Asturiasera. San Prudentzio ospatzen dugu eta horregatik Gasteizen datorren astean zubia dago. Nire bikoteak Aste Santua pasatu du herrian bere gurasoekin nik lan egin behar nuelako. Behin bakarrik bere gurasoekin oporrak pasatu ditut eta egoera hori infernua izan zen. Orain dela hamar urtetik elkarrekin bizi gara. Baina bere amak eta nik ez dugu gure artean ondo konpontzea lortu. Ezin dut jasan emakume hori, eta berari kontrakoa gertatzen zaio. Horregatik, aste hori ikaragarria izan zen. Egiten nuen dena zalantzan ipintzen zuen. Nire ustez, bere arazoa da ez duela ulertzen zergatik nik nire lana eta nire bikotearekin harremana nahiago ditudan eta ez seme-alabak eduki. Beti galdera bera egiten dit:

Zergatik ez daukazu asmorik seme-alabak edukitzeko?

Baina erabaki hori ez da berea. Beste bi seme ezkonduta daude (biak ezkondu ziren elizan, ez dut ezer ulertzen ez direlako fededunak), eta bilobak eman dizkiote.

Baina gu desberdinak gara. Karabana bat erosi dugu bidaiatzea gustatzen zaigulako. Eta oraintxe bertan ez daukagu asmorik familia gehiago izateko.

Jarrera horrekin lortu du nik ez joatea bere etxera, bakarrik elkar ikusten dugu behin edo bitan urtero.

Eta nire bikoteak nire erabakia ulertzen du.

Beno, hori esaten dit.

 

 

Zalantzak: (Laguntza behar dut)

Nola esaten da euskaraz:

--Ha pasado la Semana Santa en el pueblo:

Aste Santua herrian pasatu du.

 

--Vivimos juntos desde hace diez años:

Orain dela hamar urtetik elkarrekin bizi gara.

 

 

Horrela bere amari gustatuko litzaioke....

 


Utzi iruzkina: