Ez dut nahi ‘tabernako harreman bat’ (2). Zer da konprometitzea?
Nire laguna Ana (orain dela bi aste berari buruzko post bat egin nuen) abenduan taberna batean ezagututako mutil batekin harremana uztea erabaki du. Atzo egin zuen. Nahiz eta mutila oraindik asko gustatu, bere izaera gero eta arraroagoa zen. Adibidez, larunbat gauean Anari esaten zion berarekin oso ondo zegoela baina bi aste pasatu eta gero Anak ez zeukan mutilari buruzko berririk, deirik gabe eta mezurik gabe.
“Hau ez dut nahi, mutil hau bakarrik ikusten dut nire etxera joan nahi duenean nirekin ohean egoteko”, esaten zidan nire lagunak pasadan astean.
Harreman horiek jadanik iraganean izan ditu eta egia esan, batzuk onak izan dira.
Baina Anak 37 urte bete ditu eta oraintxe bertan beste gauza bat bilatzen ari da, mutil bat hitz egiteko, arazoak kontatzeko, mendira joateko eta oso ondo ohean pasatzeko, noski.
Baina mutil honek Anaren bizitzan “kit completo” agertu zen: bananduta, bi seme-alabarekin, enpresa berri batekin eta diruagatik kezkatuta zor asko dituelako.
Oraintxe bertan bere bizitza oso konplexua da eta horregatik nire lagunari esan dio ez duela nahi konprometitu.
Baina Anak ez dio hori eskatu. Eta gainera, zer da konprometitzea?
Momento honetan (harremana hasieran zegoen) nire lagunak bakarrik nahi zituen dei gehiago, mezu gehiago, astean zehar geratzea taberna batean hitz egiteko, ez elkarrekin bizitzea, ezta pentsatu ere.
¿Bakarrik hori?
Gomendioak:
http://blogs.elpais.com/la-novia-de-papa/2011/04/clara-y-serena.html
Iruzkinak
Utzi iruzkina: