Euskarazko liburua

euskaldunberri 1456132475626 Euskaldunberri naiz | 2012-12-12 20:30



Gabonetako opariei buruz pentsatzen ari bazarete, gomendio bat. Euskarazko liburu bat:

“Gasteizko hondartzak”. Xabier Montoia. (Susa, 1997)



“Ikatza bezain beltz”
(ipuin hau “Gasteizko hondartzak” liburuan irakur daiteke)

Ipuin hau Xabier Montoiak idatzia da. Gasteizko idazle honek Gasteizen gerra garaian gertatu zen gertaera bat erabili du istorio hau sortzeko (1937. urtean izan zen, hegazkin bat Plaza Berrian erori zen). Nerabe homosexual baten istorio hunkigarria eta interesgarria da. Gaur egun oraindik sexu bereko pertsonen arteko harremana kontatzea zaila bada, imajina ezazue nolakoa izango litzatekeen orain dela 80 urteko egoera.

Mutila Gasteizko hotel batean lan egiten du, militarrez eta apaizez beteta zegoen hiri batean. Ezin dugu ahaztu gose gorriak igaro zituztela gerra garaian eta askatasun eza arrunta zela.

Nahiz eta nerabeen artean sexuari buruz hitz egitea eta gai horretan pentsatzea arrunta izan, protagonistak ezin du inori kontatu bere sentimenduak. Egoera hori gero eta gogorragoa eta konplexuagoa da. Mutilak ez du baztertzen bere buruaz beste egiteko aukera.


Baina zerbait berezia gertatzen da. Pilotu alemaniar bat ezagutzen du eta harremana hastea erabakitzen dute. Desioz eta grinez, ezkutuan...


Gomendio bat irakurtzeko euskaraz:

http://www.basqueliterature.com/Katalogoak/obrak/montoia



Utzi iruzkina: