Euskara ez da atzean gelditzen

euskaldunberri 1456132475626 Euskaldunberri naiz | 2011-04-10 20:39

Asteburu honetan egunkarian artikulu interesgarri bat irakurri dut euskal gramatikari buruz eta nola erabiltzen diren tekonologia berriak. Hau da, Internetekin eta hizkuntzarekin lotura. Pasaden larunbatean Interneten euskal gramatikari buruzko orrialde berri bat aurkeztu zen, www.ehu.es/seg (Sareko Euskal Gramatika).

Entziklopedia honekin orain dela hiru urte EHU-ko 70 pertsona baino gehiago lan egiten hasi ziren.

Atzo lehenengo aldiz erabili nuen eta benetan, oso ondo dago, adibidez, euskaldunberrientzat.

Alde batetik, hiztegiak adibide asko ematen ditu hitz batzuk hobeto ulertzeko. Nik, behintzat, adibideak irakurri nahiago dut hizkuntza bat hobetzeko. Eta bestetik, orrialde honetan egunero erabiltzen dugun gramatikari buruzko informazioa agertzen da. Atal hori “Zalantzen txokoa” deitzen da.

Adibidez, igandean gure lagunekin futbolari buruz hitz egiten ari gara. Nola esaten da ondo:

Hiru golez galdu du edo hiru golengatik galdu du.

Orrialde honetan adierazten dute -gatik egokiagoa dela -z baino, mendebaldeko hizkeran behintzat.

Eta erantzuna agertzen da jakiteko zein den norekiko eta norenganako hauen arteko desberdintasuna.

Nire partez, bakarrik esan dezaket:

Mila esker

 

Gomendioak:

Sareko Euskal Gramatika (SEG):

www.ehu.es/seg

 


Utzi iruzkina: