Emakumeak maite ez dituzten gizonak
“Sexua gustatzen zaio eta, ¿zer gertatzen da?” “Frantziako jende askorentzat da aparteko limurtzailea” “Frantsesen %57k uste du Strauss-Kahn konplot baten biktima dela” “Senar eta aita ona da” Egun hauetan esaldi hauek egunkarietan irakurri ditut. Dominique Strauss-Kahnari buruzko esaldiak dira. Eta ez zaizkit gustatzen. Entzutean edo irakurtzean asko haserretu egiten naiz. Pasaden astean Nueva Yorkeko hotel bateko langile batek, 32 urteko etorkin gazte bat, gizon batek lanean bortxatu egin zuela salatu zuen. Poliziak gizona aireportuan atxilotu zuen. Gertatzen dena da gizon hori pertsona oso famatua eta aberatsa dela. Azken urteetan botere osoa bere eskuetan izan du. FMI-ko nagusia izan da eta Frantziako hauteskundeak irabazi nahi zuen Sarkozy kentzeko. Frantziar gehienek pentsatzen dute gezurra dela, Straussek ez duela emakume hori bortxatu egin konplot bat delako. Diru asko ordaindu du eta kalean dago. Beno, neurri batzuekin, baina ez dago kartzelan, bere familiarekin pisu batean baizik. Bere abokatua esan du Strauss dela senar ona, aita maitekorra, abokatua, politikoa, irakaslea famatua eta lehen ez duela deliturik egiten. Eta zer? Nire ustez, ez da inporta. Emakumea etorkin bat da, 32 urteko alargun bat alaba batekin, hotel bateko garbitzailea. Okerrena da pertsona batzuek ez dutela ulertzen nola emakume horrek bere gelara sartzea lortu zuen. Nire ustez, galdera hori ez da aproposa. Emakumea garbitzailea zen eta bere lana egiten zuen. Ez ditut ulertzen zalantzak.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: