Elena eta Beatriz
Karmele Jaiok idatzi duen liburu bat irakurtzen ari naiz, “Musika airean”. Adineko emakume bat lagun berri batekin biziko da eta etxean haren etorreraren zain dago. Latinoamerikako emakume gazte bat zaintzeko helduko da eta Elena y Beatriz ezagutzen hasiko dira. Protagonistak dira bi emakume oso desberdinak. Bitartean, Elenak gaztaroko urteak gogoratzen ditu.
Bikote mota hau Euskal Herriko kaleetan gero eta arruntagoa da. Gainera, nahiz eta gu ohituta egon ez, hona heltzean Latinoamerikako gizon askok pertsona helduak zaintzen dituzte.
Hala ere, gure gizartean emakumea beti izan da zaintzailea, bere lana uzten duen pertsona beste pertsona bat zaintzeko.
Nire etxean, adibidez, orain dela hamar urte horrela gertatu zen. Nire amona hilabete batzuetan gaixotu egin zen eta nire amak bere bizitza osoa aldatzea erabaki zuen. Goizez eta arratsaldez ospital batean nire amonaren alboan geratzen zen. Hil zen arte. Oso gogorra izan zen.
Horregatik, parke batean edo denda batean bikote hori ikusten dudan bakoitzean zaintzailerengan pentsatu besterik ez dut egiten.
Nahiz eta bere lana beharrezkoa izan, gure gizarteak ez du aintzat hartzen. Nire ustez, egun osoa agure baten alboan egotea lan zaila da.
Latinoamerikatik heltzen diren pertsona batzuek gure etxeak garbitzen dituzte eta agure eta atsoak zaintzen dituzte. Baina guretzat ikusezinak dira. Bakarrik soldata gero eta txikiago ordaintzen dugu eta ahazten zaigu.
Eta bakarrik haiengan pentsatzen dugu gaixotu egiten direnean guk lana utzi behar dugulako beste gauza bat egiteko.
Gomendioak:
“Musika airean” liburua (Karmele Jaio, Elkar argitaletxea)
Zalantzak: (Laguntza behar dut)
Nola esaten da euskaraz:
--Sólo pensamos en ellos cuando se ponen enfermos:
Bakarrik haiengan pentsatzen dugu gaixotu egiten direnean
Iruzkinak
Utzi iruzkina: