Catalina, emakume ezezaguna

euskaldunberri 1456132475626 Euskaldunberri naiz | 2011-03-07 21:27

Pasaden astean irratian entzun nuen harrituta geratu zitzaidan saio bat. Orain dela 500 urte, Fernandok eta Isabelek agintzen zutenean, erregeen alaba Catalina jaio zen (1485 urtean). Emakume berezi bat izan zen. Baina nahiz eta bere bizitza oso interesgarria izan, gogoratzen dut txikitatik eskolan bakarrik errege-erregina katolikoei buruz ikasi nuela eta ez nekien ezer bere alabari buruz, Aragoiko Catalina.

Hasteko, urte gutxirekin ezkondu behar izan zuen. Garai hartan, Europako erregeentzat garrantzitsuena zen zenbat herrialde menperatzen zituzten. Horregatik, haien seme-alabak ezkontzen ziren Europako beste erregegairekin. Nahiz eta elkarren artean ezagutzen ez ziren, gurasoentzat ezkontzekin gerra batekin baino lurraldeak lortzea errezagoa zen.

Errege-erregina katolikoen alaba txikiena, Catalina, Inglaterrako Arturorekin ezkondu zen, ia-ia ezagutu gabe. Helburu bakarra zen Frantzia bakartzea, ez amodioa.

 

Ezkontza-gauean, Catalina eta Arturo ez ziren bakarrik gelan egon. Pertsona batzuek egiaztatu behar zuten zer gertatzen zen bien artean gau horretan; hau da, Catalina birjina zen eta sexu harremanak ondo gertatzen ziren.

Imajina ezazue gazte horiek (hamabost urte baino gehiago ez zeukaten) lehenengo aldiz gela batean beste pertsonarekin sexu harremanak edukitzeko, eta hainbeste ezezagunek begiratzen…

 

Datorren urtean Arturo hil zen.

Eta Catalinak bere anaiarekin ezkondu behar izan zuen, Enrique VIII ondasunen alde. Baina 24 urte gertatu eta gero, erregeak errege-erregina katolikoen alaba txikienarekin ezkontza baliogabetzea erabaki zuen.

Nahiz eta herrikoek Catalina maite izaten zuten,

Enriquek Ana Bolenarekin ezkondu nahi zuen, kortesana bat.

Gainera, Catalinak bakarrik alaba bat izan zuen eta horrela ezinezkoa zen tronuarekin jarraitzea, Enriqueren ustez.

Ezkontza baliogabetzeko, Enriquek elizako kideei esan zien berarekin ezkondu baino lehen Catalina bere koinata izan zela eta horregatik ez zen heldu birjina.

Catalinaren ustez, hori ez zen egia eta beti dibortzioa ukatu zuen, Ana Bolenaren amantea zelako. Arazoa izan zen emakume horrek sexu harremanak ahal izateko erregeri eskatu ziola librea izatea.

Azkenean, Catalina 50 urterekin hil zen behartsua eta bakarrik.

Batzuek pentsatzen dute Ana Bolenak Catalina pozoitu zuen.


Utzi iruzkina: