Bost lerro baino gehiago

euskaldunberri 1456132475626 Euskaldunberri naiz | 2011-05-12 21:05

Iruñeako Anaitasunako estadioan ez dago txartelik. Datorren larunbatean Itxako taldeko jokalariek Champions Leagueko finala parte hartuko dute.

Eskubaloia da eta jokalariak neskak dira.

Aste honetan berri hau egunkarietan gero eta leku gehiago irabazten ari da. Baina ez pentsatu lehenengo orrialdean agertzen dela. Ez, hori ez.

Baina behintzat kazetariek bost lerro baino gehiago idazten dute.

3.000 pertsona baino gehiago itzulerako partida hau ikustera joango dira. Sari nagusia lortzeko bi gol gainditu behar izango dute. Lizarrako talde honek eskubaloi denboraldian Liga txapelketa, Copa de la Reina eta Supercopa irabazi ditu. Ehun kazetari baino gehiagok partida berri emango dute. Nafarroan zaleek honi buruz hitz egiten dute. Baina kirolan ez da berririk garrantzitsuena. Osasunak irabazi behar du ez jaisteko.

Betidanik kirola egiten duten emakumeak ez dira agertzen egunkarietan, irratian eta telebistan ere ez. Haien arrakastak ez dira agertzen lehenengo orrialdean. Inoiz.

Egunkarietan zuzendari eta arduradun gehienak gizonak dira. Telebistan eta irratian gauza bera gertatzen da.

Zalantzak: (Laguntza behar dut)

Nola esaten da euskaraz:

--No aparecen en los periódicos, ni en la radio ni tampoco en la televisión:

Ez dira agertzen egunkarietan, irratian eta telebistan ere ez.

 


Utzi iruzkina: