Badator! Maitatu, ikasi, ari... euskalakari

euskaldunberri 1456132475626 Euskaldunberri naiz | 2011-04-06 23:37

 

Korrika bihar ibiltzen hasiko da. Helburua da Trebiñutik Donostiara hamar egunean 2.000 kilometro egitea euskararen alde. Aurten Euskaltzaindiari egingo diote omenaldia. Bi urtero ibilbidea korrika egiten da euskarak ez daukalako denborarik motelago joateko. Euskalakari hitz berri bat da eta Korrika ospatzeko sortu da. Bi hitzekin eginda dago: “Euskal” eta “kalakari” (asko hitz egiten duena). Hau da, Korrika ospatzen da euskara erabiltzen dutenentzat eta euskara ikasten dutenentzat. Datorren ostegunean Gasteiz izango da Korrikarentzat. Goizean mintzalaguna taldearekin Arabako herri batera joango naiz Korrikan parte hartzeko. Han hamaiketako txiki bat egingo dugu eta giroarekin primeran pasatuko dugu. Gero arratsaldean, Korrika Gasteizera heltzean, GEU Elkartearekin beste kilometro bat egingo dut.


Utzi iruzkina: