Aldaketak

euskaldunberri 1456132475626 Euskaldunberri naiz | 2012-09-27 22:46


Aldaketak ez dira txarrak. Ez dut uste, beno egoeraren arabera. Hasieran urduri pixka bat jartzen gaituzte baina denbora pasa ahala, moldatzen gara. Aurreikuspen baikorregia?

Adibidez, lanpostu berri batean hastean (nahiz eta gaur egun egoera hori oso arraroa den), bat-batean langabezian geratzean, jende berria ezagutzean edo etxez aldatu eta gero. Edozein pertsonaren bizitzan aldaketak gertatzen dira eta onena da egoera berriari ikuspuntu baikorrarekin aurre ematea.

Bakarrik aholkuak dira. Urtaro berriarekin, nire bizitzan aldaketa batzuk agertu dira. En nituen espero. Batzuk, onak izan dira. Beste batzuk, ez hain onak. Orain dela bi aste, medikuak ezagun bati minbizia daukala kontatu zion. Berririk okerrenetariko bat izan da, dudarik gabe. Gaixotasunak bere bizitza aldatu dio, nahiz eta lehenengo egunak izan. Momentuz, denok denbora gehiago behar dugu pentsatzeko.

Beste aldetik, lanean pertsona berri bat agertu da eta berririk onenetariko bat izan da, batez ere niretzat. Pasaden astean lankide hau bulegora heldu zen eta arduradun batek kontatu zigun gurekin lan egingo duela lau edo bost hilabete. Etz ez dakit nola adierazi baina gaur egun alaiago lanera joaten naiz. Pertsona hau berezia da. Adibidez, egunero ailegatzean pozik dago eta jarrera horrekin, ni hobeto sentitzen naiz. Bera ez zegoenean, gure artean oso gutxi hitz egiten genuen, lankide batzuen artean arazo larriak sortu dira eta. Giroa jasanezina zen. Aste honetan, berriz, giroa desberdina da.

Noizbehinka gure bizitzan egoera berriak agertzen dira. Hasieran ezin dugu ulertu zergatik baina pixkanaka ohitu egiten gara.

Denok denbora behar dugu ulertzeko eta pentsatzeko.


Zalantzak (nola esaten da euskaraz):

–Una de las peores noticias:

Berririk okerrenetarikoa da.


Gomendio bat:

--'Ander' filma.

http://www.eitb.tv/es/#/video/726689756001

Ander gayei buruzko gaia garatzen duen euskarazko lehen film luzea da. 40 urteko baserritarra da Ander eta Jose izeneko Peruko etorkina ezagutzean, bere bizitza aldatuko da.

Izugarrizko filma.


Utzi iruzkina: