Vladimir Putinen hausnarketak (eta II)

belokijmari@gmail.com 1700442561683 EUSKAL HERRITIK | 2025-10-10 00:41

belokijmari@gmail.com 1760049880778

Errusiako ekonomia eta zigorrak

Munduaren historian zigor kopuruaren errekor absolutuaren jabe da Errusia. Era guztietako 30.000tik gora. Lortu al dute helburua? Ez. Herrialde indibidualak ez ezik estatu-koalizio osoak ere hautsi zitzakeen kanpoko presioari aurre egiteko ahalmena erakutsi dio Errusiak munduari.

Bitxia bada ere, kanporatu nahi gaituen munduko sistemak berak ez du uzten Errusia sistematik kanporatua izan dadin, Errusia beharrezkoa baita sistemarentzat oreka orokorrari eusteko. Zergatik da Errusia ezinbestekoa? Begi-bistako faktoreengatik: lurraldea, biztanleria, defentsa-ahalmena, teknologia, industria, baliabide naturalak. Baina, batez ere, Errusiarik gabe munduko oreka ezin delako eraiki. Ekonomiaren arloan, estrategikoan, kulturalean, logistikoan… Errusia estrukturalki beharrezkoa da munduan sistemaren orekarako. Putinek onartu du batzuek Errusiari porrot estrategikoa eragitea espero dutela. Plan hau gaitzesten ez badute eta eusten badiote, bizitzak beren akatsa erakutsiko diela espero du Putinek.

Ekonomian, goi-mailako espezialistei gehiago ordaintzeko eta diru-sarrera txikiak dituzten pertsonei arreta eskaintzeko beharra azpimarratzen du. Finantza publikoei dagokienez, BPGaren %20 baino gutxiagoko zor nahiko baxua azpimarratzen du.

BRICS eta munduko ordena berria

Elkarri onargarriak diren irtenbideak bilatzerakoan, harremanak nola eraiki da ideia nagusia. Horretan datza mundu multipolar konplexua egonkorra izateko bermea. Lehentasuna hazkunde azkarreko merkatuetan dago, Afrikan eta Asiako hegoaldean. Gaur egun, BRICS munduko BPGaren %40 da, eta Europako Batasuneko herrialdeek %23 baino ez dute orain, eta Ipar Amerikak %20. BRICSen goranzko joerak bere horretan jarraitzen du.

Ez gara inoren aurkako politika eraikitzen ari dio Putinek. BRICSen politika guztia erakundeko kideei zuzenduta dago. BRICS ez da dolarraren aurkako kanpaina egiten ari, dolarretan likidatzen ez digute uzten; ondorioz, moneta nazionaletan likidatzen dugu.

Arma nuklearrak eta armamentuen kontrola

Errusiako arma berriei buruzko eztabaida dago. Adibidez, Oreshnik. Bada beste armamentu hipersoniko bat, Quinzal izenekoa, eta baita kontinentearteko bat ere, Avangard izenekoa. Beste sistema batzuk ager daitezke, lanean jarraitzen dugulako eta emaitzak etorriko dira.

Arma nuklear estrategikoez asko hitz egiten da, baina taktikoak estatubatuarrek Hiroshima eta Nagasakiren gainean botatakoak baino hainbat aldiz indartsuagoak dira. Han 20 kilotoikoak bota ziren. Hemen hainbat aldiz bizkorragoak dira. Desorekaren gaia ere hor dago, izan ere, Errusiak Bielorrusian bakarrik hedatu baititu eta estatubatuarrek mundu osoan zehar.

Batzuek etengabe eskatzen dute Txinak bat egin dezala arma estrategikoak mugatzeko sistemarekin. Eta zergatik utzi kanpoan Britainia Handia eta Frantzia? Potentzia nuklearrak ere badira eta, gainera, NATOko kide.

Errusiarren modernitate maila munduko altuena da. Hori biziki eta urte luzez landu dugu. Hala ere, Errusia prest dago etenaldi bat egin eta gaia gure lankide estatubatuarrekin batera lantzeko. Badakigu batzuk proba nuklearrak prestatzen ari direla. Egiten badute, gauza bera eginen dugu guk ere.

India eta Txinarekiko harremanak

Indiarekiko harremanek izaera berezia dute guretzat, Indiako herria independentziaren alde borrokatzen ari zen garaietatik. Indian hori baloratzen dute eta guk baloratzen dugu Indian hori gogoan izatea. Modi lehen ministroa oso buruzagi orekatua da eta nazionalki orientatua. Lotura komertzial eta ekonomikoen garapena indartu nahi dugu.

Txinari dagokionez, harremana sakonagoa da. Gobernantza globalari buruz Xi presidenteak egindako ekimenak oso ondo erlazionatzen dira segurtasun euroasiatikoari buruz ditugun ideiekin. Putinek jakitera eman du lankidetza militar estua dagoela segurtasun eremuan. Armamentu-mota oso modernoaren ekoizpenaz arduratzen dira bi herrialdeak.

Ezberdintasun ideologikoak?

CIA Kaukason eta Transkaukasian aktiboki lanean ari zela jakin nuen. Erradikalak mantentzen zituela, diruz hornitzen zituela, informazio politiko lagungarria ematen ziela, armak ematen zizkiela, beren helikopteroetan garraiatzen zituela. Dena borroka geopolitikoa zela ondorioztatu genuen eta denei bost axola zitzaizkiela ezberdintasun ideologikoak. Orduan ez zegoen ezberdintasunik eta ez dago gaur ere.

Errusiako Federazioarekin bukatu nahi zuten eta horretarako Brzezinskik zioena egin, Federazioa gutxienez lau zatitan banatu. Horrek erakusten du kontsiderazio ideologikoak aitzakiak besterik ez zirela eta kontraesanen oinarrian interes geopolitikoak bakarrik zeudela. Hala ere, zibilizazioen arteko lankidetza posible da.

Gure kultura, Indian, Txinan edo arabiar munduan bezala, multietnikoa eta multikonfesionala da. Hori da gakoa. Errusiak beste herri batzuk bereganatzen zituenean, errespetuz jokatu zuen beti, eta zerbait komunaren parte gisa erlazionatu zen beti haiekin.

Putinek AEBekin kontrastatzen du hori, non erlijio, etnia eta herrialde ezberdinetako ordezkariak etorkinak diren. Errusian desberdina da. Gure herriak, beren erlijio ezberdinekin, beren sorterrian bizi izan dira elkarrekin mendeetan zehar. Elkarrekin bizitzen, existitzen eta garatzen ikasi genuen.

Ekialde Hurbila eta Gaza

Trump presidenteak Gazari buruz egindako proposamenari dagokionez, orokorrean Errusia prest dago babesteko, Errusiaren posizio historikoarekin bat egiten duelako. Errusiak beti, 1948tik eta 1974tik, NBEren Segurtasun Kontseiluaren ebazpena onartu zenetik alegia, bi estaturen sorreraren alde egin zuen, bai Israelena eta baita Estatu palestinarrarena ere.

Garrantzitsua da eskualdeko herrialdeek, islamiar munduak eta Palestinak berak, Hamas barne, hau babestea. Estatu palestinarraren sorrera da, oro har, konponbidearen giltzarria.

Petrolio-ontziaren eta pirateriaren gertakaria

Frantziak petrolio-ontzia harrapatzea pirateria ekintza da, nazioarteko itsasoetan eta inolako oinarririk gabe harrapatu zuelako. Zergatik egin du hori Frantziak? Frantziako herritarren arreta Frantziako Errepublikaren barruan konpontzen zailak eta konplexuak diren arazoetatik distraitzeko.

Zer da “Itzaleko Flota”? Inork argitu al dezake? Ziur nago ezetz, ez baitago halako kontzepturik nazioarteko itsas zuzenbidean. Legez kanpoko ekintzak dira horiek. Putinek ohartarazten du, guretzat zerbait arriskutsua agertzen bada han, jarri zutenentzat guk ere zerbait arriskutsua jarriko dugu.

Identitate errusiarra

Errusiar nortasunari buruzko oharra egin du Putinek. Pedro Handiaren hitza aipatzen ditu. “Nor da errusiarra? Errusia maite eta zerbitzatzen duena da errusiarra”. Definizio hori funtsezkoa da Putinentzat, ez da etnikoa, gizalegezkoa eta emozionala baizik, eta bat egiten du frontean dauden soldaduei buruz egiten duen iruzkinarekin. Gure mutilek kontzeptu horrekin bat egiten dute, baita konfesio eta nazio ezberdinetakoek ere. Denek harrotasunez diote: "Errusiar soldadua naiz"

https://www.youtube.com/watch?v=UeKGVv660Qo

joan mari beloki kortexarena

2025-10-10


Utzi iruzkina: