Udan murrizketa larriak

Udan murrizketa larriak EUSKAL HERRITIK | 2026-06-09 18:12

Udan murrizketa larriak

Antonio Turiel, Fisika Teorikoan doktore eta energian aditua, Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko Itsas Zientzien Institutuko ikertzailea da. Udarako garraioan murrizketa handiak etorriko direla ohartarazi digu elkarrizketa honetan, baita enpresa askok porrot eginen dutela ere. Negocios TV-ek egin dio elkarrizketa.

Dauzkagun petrolio-erreserbei dagokienez, kalkuluen arabera, ekainaren amaierarako maila zailetara iritsiko gara. Eta abuztu aldera ezin izanen dugu gehiago murriztu.

Iranek eta AEBek duten aurreakordioaren arabera 60 egun dituzte hitzarmen bat negoziatzeko. Ez daude ados uranio aberastuaren aferan, ezta Ormuz itsasartearen kontrolean ere. AEBek zirkulazio askea nahi dute. Hemendik aurrera beraiek kudeatuko dutela esan du Iranek eta pasatzeagatik kobratuko dutela. Albora ezina da hori. AEBek ez dute onartuko, euren estrategia militarraren porrota izanen litzatekeelako. Hortaz gain, arazo gehiago dute. Akordioa lortu nahi dute, baina ez daude ados nahi dutenarekin. Ez dugu aurrerapausorik ikusiko, ez dago jarrerak hurbiltzerik.

Dagoena petrolioaren prezioa jaitsarazteko adierazpen enfatikoak dira. Espainian gordeta dugun erreserbari tiraka ari gara. Oso zoriontsu izanen ginela pentsatu genuen, Espainiak askoz hobeto hasi baitzuen krisi hau erreserbak topera edukita. Gure kontsumo nazionalaren % 15a galtzen ari ginen, baina inportazioekin bete ezin genuena erreserbekin estaltzen genuen.

Baina orain, Europa ondo hornituta ez dagoen egoera honetan, Repsol bezalako konpainia handiak beren petrolioa Europara saltzen hasi dira. Hori dela eta, Espainiako defizita %15etik %25era pasatu da azken hamabost egunetan. Deus gertatzen ez deneko fikzioan bizi gara, baina neurri zorrotzak hartu beharreko aurreko asteak bizi ditugu oraintxe. Izan ere, erreserbak asko jaisten badira, legez neurri murriztaileak hartzen hasi beharko da.

Espainiaren kasuan, erreferentziazko agertokia uztailaren 22a zen, baina orain egoera okertuz doa eta lehenago iritsiko zaigula uste dut. Egia esan, ez dakit zer gertatuko den, baina hau berehala konpondu behar da; bestela, arazo ikaragarria izanen dugu. Hori argi dago.

Gertatzen dena gertatzen dela, badugu dagoeneko krisi handi bat. Izan ere, gaur egun Ormuzko itsasartean sartzeko zain zeuden petroliontzi guztiak AEBen eta Europaren arteko zubia egiteko erabiltzen ari dira, petrolio pilo bat ateraz. Europaren beharrak asetzeko, abiadura ikaragarrian husten ari da AEBetako petrolio erreserba.

Aurreko normaltasunera itzultzeko, gaur Ormuz itsasartea irekiko balitz, han ibiltzen diren ontziek sei aste inguru beharko lukete hara iristeko. Beraz, horretan bakarrik sei asteko atzerapena izanen dute ezinbestean. Gehi iezazkiozu egokitzapen logistiko guztia eta gutxieneko konponketak, karga-terminal batzuk berriz ere martxan egon daitezen eta abar. Sei hilabete inguru beharko dute, azpitik jota. Shock moduko bat, zenbait arrakala saihestezin izanen da uda honetan.

Neurri murriztaileak uztailaren amaieran

Lehen kalkulutan, guztiontzako puntu kritikoa ekainaren hasieran kokatuko da. Orduantxe joko baitu hondoa Europako keroseno erreserbak. Erreserba hori ezin izanen dute gehiago jaitsi, eta hegaldiak erdira mozten hasiko dira. Gero, beste une kritiko bat ekainaren amaieran izanen da, orduan hasiko baitira arazoak izaten dieselaren eta beste gauza batzuen banaketan. Inflexio puntua, neurri murriztaileak hartzera behartzen zaituena, uztailaren amaiera aldera izanen da.

Kopuru horiek guztiak aldakorrak dira, Ormuzko itsasarteko blokeo-egoera amaitzen den ala ez kontutan hartuta. Beste aldagai bat jarduera geldituko duten enpresena da, eten horiek eskaria jaitsi eginen baitute. Zerbaitek amore eman baino aste gutxi batzuk lehenago ari gara hizketan.

Sartzen den petrolio-fluxua irteera-fluxuaren baliokidea ez bada, une batean irteera-fluxua murriztu egin beharko da. Beraz, geure kontsumoa lortzen ari denera egokitu beharko dugu. Espainiaren kasuan, orain baldintza normaletan lortzen dugun petrolioaren % 75 lortzen ari bagara, petrolio-kontsumoa % 25 murriztu beharko da. Erregaiei aplikatzen zaien zerga-beherapena, adibidez, ekainaren amaieran iraungiko da, eta hori fluxuak berriro orekatzen saiatzeko modu bat izanen da, gasolina eta diesela bat-batean hogeita bost zentimo garestitzen utziz, horixe gertatuko baita.

Nahikoa izango ez denez, zenbait kontsumo lehenesten hasiko gara. Eta auto pribatuaren erabilera mugatzea edo debekatzea izanen da eginen den lehen gauza. Geroago, merkantzien kamioi bidezko garraioa eta abar mugatzen hasiko dira. Ez dut uste bide horretan gehiegi aurreratuko denik, dena izugarri garestituko denez jarduera ekonomikoa pixka bat jaitsiko delako.

Izan gaitezen positiboak eta imajina dezagun epe laburrean akordio batera iritsi eta gauza normalizatzen hasiko dela. Orduan, bi hilabete oso txar izanen dugu. Edonola ere, itxura guztien arabera, oso uda konplexua izanen da, baita eszenatoki egokienean ere. Harritu eginen nintzateke, zoritxarrez, enpresa asko itxiko ez balitz.

Jendeak ez duela egoeraren tamaina kalibratzen iruditzen zait. Gainera, ezinezkoa da horrelako gauza batera egokitzea. Egokitzeko modu bakarra arazoa ekiditea zen. Egoera hori eragin ez izana zen lehenengo momentutik egin behar zena. Gainera, mahai gainean ditugun aukerak izugarriak dira. Deus gertatzen ez zen Ormuzko itsasarte batetik, arazorik gabe zabalik zegoen itsasarte batetik, kasurik onenean bidesaria ordaindu beharko den beste batera pasatu gara, eta une jakin batean nazio batek kontrako jarrera duela uste bada, ezin izanen ditu bere ontziak pasa.

Bidesaria ez da arazo larria. Iranekiko jarrera politiko etsaia baduzu, ez zaizula petroliorik iritsiko duzu arazo handiena. Hain estrukturala den aldaketa horri aurre egiteak denbora asko darama, urteak ez badira hamarkadak.

Petrolioarentzat ez dago ordezkorik. Sinestezina iruditzen zaidana da halako arazo larri bati zein arintasunez heltzen ari zaion. Komunikabide gehienetan ez da gai hori kontutan hartzen, gertatzen ari ez balitz bezala. Orduan, zer datorkigu? Jendeak ustekabea hartuko duela ekaina edo uztail erdian, bat-batean egun batetik bestera esaten diotenean, "Ezin duzu autoa hartu” edo “Banaketako kamionetarentzat hilean 30 litroko baimena bakarrik emanen dizugu”.

Nahiago nuke azkenean hain larria ez balitz. Baina gauza larriren bat seguru etorriko zaigula.

https://www.youtube.com/watch?v=5HG7QIwyoYE


Utzi iruzkina: