Txinak honela ikusten ditu AEB
Wang Wen irakaslea Txinako Renmin Unibertsitateko Finantza Ikasketen Chongyang Institutuko dekano eta irakaslea da. Halaber, Zetaren Ibilbideko Eskolako dekanordea da, irakasle ospetsua eta Herri Txinatarraren eta AEBen arteko Trukerako Ikerketa Zentroko zuzendari exekutiboa Renmin Unibertsitatean. Txinako Finantza eta Bankuen Elkarteko Finantza Berdeen Batzordeko idazkari nagusi, Txinako Estatu Kontseiluko Kontseilarien Bulegoko Finantza Ikerketako Zentroko ikertzaile eta mundu osoko hamar unibertsitatetan baino gehiagotan irakasle bisitari gisa lan egiten du. Curriculum honekin AEBekiko txinatarren iritzia emateko pertsona fidagarria dela pentsa genezake.
Txina NBEak baimendu ez duen aldebakarreko edozein ekintza militarren aurka agertu da, eta Iranen subiranotasuna errespetatzearen alde agertu da. Txinako gobernuak hartu duen jarrera nazioarteko zuzenbidearen printzipioan eta munduko bakearen zaintzan oinarritzen da.
Gerra Hotza amaitu zenetik, 37 urte bakarrik igaro dira, eta, hala ere, 150 gatazka militar izan dira. Gatazka militar horietako gehienek AEBak inplikatu dituzte, bai hasi zituztelako, bai zuzenean parte hartu zutelako, bai beren babesarekin babestu zituztelako. Munduko superpotentzia handiena ematen duen adibidea benetan ikaragarria da.
Txinako ikasketa estrategikoen zentroetan, gero eta akademiko txinatar gehiagok uste du AEBen hegemonia amaierara iritsi dela, Gerra Hotzaren ondorengo ordena deiturikoa bere itxierara iristen ari dela eta mundua aro multipolar berri batean sartzen ari dela. AEBek erabat galdu dute mundua menderatzeko gaitasun estrategikoa. Agian etorkizunean AEB potentzia erregionala izanen dira, baina ez maila globalean.
Orain AEB buruzagi zahar eta dekadente baten antzekoak dira. Bere aliatuen artean, Japonia umiliatzen ari da, Europako herrialdeek estutasunean jarri dituzte, Kanadak aurre egin die eta Israel nahierara ari dira gobernatzen. Nolabait esateko, AEB nahiko figura tamalgarria dira eta bere aliatu ohi guztiek manipulatuak. Tristeena da Trump presidenteak konbentzituta jarraitzen duela beti irabazten ari dela. Oso penagarria da. Herri estatubatuarrak orain gerra egitera bideratzen duten dirua herrialde barruan duen bizi maila eta azpiegiturak hobetzeko gastatu beharko luke.
AEBek dagoeneko ez dute garatzeko bidean dauden herrialdeen hazkundeari eusteko behar den indarra. Txinak AEBekin merkataritza normala mantentzen jarraitzen du. Gaur egun, AEBek Iranekin merkataritzan ari diren Txinako bankuak zigortzeko mehatxua egiten dute, eta hori ez da batere zentzuzkoa. AEBen mehatxu batzuk paperezko tigre bat bezalakoak izan ohi dira. Beraz, AEBek Txina horrela mehatxatzen dutenean, Txinak horrelako zerbait erantzun ohi dio: “Tira, aurrera, saiatu. Zigortu nazazu, nahi baduzu. Zigorrak ezartzea pentsatzen baduzu, guk zure kontrako neurriak hartuko ditugu”. Oso seinale argia da Txinaren aldetik. Datozen hilabeteetan AEB ez dira horrela jokatzera ausartuko. Gainera, interes handia dute Trump presidenteak Txinarekin eginen duen hurrengo bileraren arrakasta ziurtatzeko. Une honetan Txina probokatzea beste zartako politiko bat izanen litzateke Trumpentzat. Eta ikuspegi honetatik begiratuta, Txinak aspaldi ulertu du AEBen benetako izaera paperezko tigrearena dela.
Azaroko hauteskundeak ez galtzeko, Trumpek ezin ditu AEBen eta Txinaren arteko harremanak arriskutan jarri. AEBek betirako esan diote agur Txina eta Errusia modu eraginkorrean geldiarazi zitzakeen garaiari. Beraz, estrategiaren izaera benetan ulertzen duten adituentzat, badirudi AEBek bataila guztiak irabazi dituztela, baina gerra osoa galduta. Trump presidentea maisua izan daiteke maniobra taktiko bakoitzean, baina estrategia globalari dagokionean ergela dela erakusten du.
AEBentzat, gerra bakoitza gainbeherarako bidean beste urratsa da.
https://www.youtube.com/watch?v=S-4gcyntbcI
joan mari beloki kortexarena
2026-04-23

Iruzkinak
Utzi iruzkina: