Donald Trumpen su-etena

“La Magia de la Bolsa” izeneko Youtubeko kanalak azken orduetan Donald Trumpek iragarritako su-etena baloratu du gaur goizean. Alberto Iturralde bilbotarra eta Miguel mendez madrildarrak beren ikuspuntua eskaini digute. Beste hainbat gai garrantzitsu ere ukitu dute.
Iranek AEBetako base militarren aurka txantxetako erasoak egitea onartu izanak agerian utzi du elkarrizketak izan zirela ezkutuan. Lehenik eta behin, Netanyahuk su-etena adostu zuen Donald Trumpekin, Irani proposa ziezaion. Hori, argi eta garbi, Israelen porrota da izatez, eta Israelgo jeneralek beraiek onartu dute. Israel azkenetan zegoen eta liskarrak geldiaraztea interesatzen zitzaion.
Baina Netanyahuk ezin du gerra amaitu, politikoki berarentzat amaiera izanen litzatekeelako. Neokontserbadoreek ere ezin diete erasoei uko egin. Horien aurrean gatazka amaitu nahi duen Donald Trump da eta Iran horretaz konturatu da. Ondorioz, AEBen erasoei erantzunez jostaketa moduko erasoa egitea onartu du Iranek, AEBek ez dituztela benetan beren instalazio nuklearrak kaltetu nahi izan ikusita. Netanyahuk eta neokontserbadoreek, berriz, ziur su-etena urratuko dutela.
Zergatik babestu zuen Donald Trumpek Israelen lehen erasoa, aurrez dena zekiela aitortuz eta irandarrei 60 egun eman zizkiela eta ez zituztela onartu? Jarrera horren interpretazio bat dago, Gilbert Doctorowek Neutrality Studies kanalean emandakoa, D.Trumpen jarrera justifika lezakeena eta guda bat nahi ez izatearekin bateragarri egin lezakeena. Izan ere, baliteke Donald Trumpek jakitea Israelek arma nuklear bat erabiltzeko asmoa zuela, gauzak ez baziren Israelek nahi bezala ateratzen. Arrisku hori ekiditeko, Trumpek Irango zentral nuklearren aurkako erasoak aurreratu zituen, haiek bereizteko bien artean jarriz.
Iranek dio Israelek porrota onartu duela. “Teheranek irabazi du Israelekin zuen gatazka, porrota onartzera eta erasoak amaitzera behartuz”, adierazi zuen Errepublika Islamiarreko Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Gorenak. Bestalde, Israelgo jeneralek adierazi dute su-etenak belaunaldien arteko orbaina utzi duela, eta etorkizunean berriz guda pizteko arriskua dagoela.
Israelgo estatua desagertzear dago. Gazan egin duenak historian sekulako pisua izanen du. Zerbaitengatik ari dira leku alternatiboen bila sionistak, Argentinan adibidez. Plana Israel suntsitzea dela badakitelako ari dira bila.
Txina gerra elektronikoko ontziekin ari da Iran laguntzen, eta horrek eragin zezakeen AEBetako misilak joan behar ziren lekura ez iristea. Netanyahu konturatu da Iranen, Txinaren eta Errusiaren aurka ari dela borrokan. Eta su-etena eskatzera behartuta ikusi du bere burua. Erabateko porrota izan da Israel jasan duena. AEBek inguruan dituzten base militar eta teknologia horiek guztiak eduki arren. Donald Trumpek mesede handia egin dio Israeli bi lehiakideen artean jarriz, eta agian baita munduari ere.
Nola negoziatu zuten AEBek su-etena? Axiosen bertsioak dirudi errealena. D.Trump presidenteak harremanak hasi zituen Iranek Qatarreko base militarrari eraso egin aurretik, larunbatean AEBek egindako erasoaren ostean. Steve Witkoffek Irani negoziatzeko nahia adierazi zion, baina Teheranek proposamena atzera bota zuen, diplomazia estatubatuarren aurkako erasoaren ondoren soilik izanen zela posible argudiatuta. Hala ere, Iranen erasoa baino lehentxeago, Estatu Batuei ohartarazi zien operazioaren jomugak eta tenorea noiz izanen ziren.
Erasoaren ostean, Iranek mezu konfidentziala bidali zion Etxe Zuriari, gehiago ez eskalatzeko konpromisoa hartuz. AEBek Qatarren bidez erantzun zuten ez zutela kontraerasorik eginen eta negoziazioei berriro ekiteko prest zeudela. Irango erasoaren amaiera baieztatu ondoren, Trumpek Netanyahuri deitu zion, eta honek su-etena onartu zuen. Ondoren, Trumpek Tamim bin Hamad Al Thani Qatarreko emirrarekin hitz egin zuen, eta JD Vance presidenteordea, berriz, Mohammed bin Abdulrahman Al Thani lehen ministroarekin jarri zen harremanetan. Azken horrek Iranekin behin betiko akordioa itxi zuen.
AEBak kezkatzen hasiak ziren Errusiako adierazpen diplomatikoak izaten ari ziren tonu igoeragatik. Erabaki bat hartu beharra zegoen. Lehenik eta behin, Israelekin hitz egin zuten, su-etena nahi zutela erakutsi baitzuten. Hortik aurrera su-etena adostu zuten Iranekin. Israelek Sanson doktrina aplikatzeko arriskua baitzegoen. Horren arabera, Israelek, desagertzetik gertu badago, arma nuklearrak erabiliko ditu.
Sergei Lavrovek esan zuen Errusiak su-etena babestuko duela. Errusiak ongietorria emanen dio akordioari, baina adierazi du bere iragarpenaren ostean Israelen eta Iranen arteko eraso trukea egon zela, eta horregatik, ondoriorik ateratzeko presarik ez izateko deia egin du. Lavrovek esan zuen Israelek eta AEBek Iranen aurka egindako ekintza militarrak Nazio Batuen Gutunaren, EANEren Gutunaren eta NBEren ebazpenen urraketa nabarmenak eginez burutu zirela. Errusiak gatazka konpontzeko proposamenak eta alternatiba ezberdinak aurkeztu dituela ere aipatu zuen.
Donald Trumpek AEBetan duen presio andana islatzen dute Iranen gaineko erasoek. Ez du egoeraren kontrolik, bestela bere txakur harrapari Netanyahuri oinak gelditu izan zizkion.
Mohammad Eslami Irango presidenteordeak ondorengoa adierazi du: "Balizko kalteak ebaluatu ditugu eta aldez aurretik zaharberritze neurriak prestatu ditugu. Ekoizpen prozesuetan eta zerbitzuetan etenik ez egotea bermatuko duen programa argia dugu." Beraz, argi geratu da Iranek bere programa nuklearrekin jarraituko duela, zalantza izpirik gabe.
Donald Trumpek Israeli arreta eman zion, Iran bonbardatzera zihoazen hegazkinak bueltan etortzeko tinko eskatuz. Hau da, D.Trump, gatazkaren parte den arren, bere bandotik atera da, erdigunean jartzeko. Netanyahuk ez zuen horrelakorik espero. Netanyahuk arazo bat du oraintxe bertan, D.Trump estatubatuarrei ikusarazten ari zaielako nork sortzen duen arazoa, Israel argi eta garbi salatzen duten txioak argitaratzen ari delako. “Ikusiko dut Israel geldiaraz dezakedan” esaldiak Netanyahurekin fio ez dela adierazten du. Gu Donald Trumpez fida gaitezke.
Zer gertatzen da orain Netanyahuren jarrera politikoarekin? Gerra amaitzen bada, adreiluz josiko dute Israelen. Beraz, jakina, probokazioak beharko ditu.
Ekialde Ertainerako oso egoera baliotsuan gaude, Israelen jarrera nabarmen argitu delako. Donald Trumpek bakea lor lezake ala ez, baina ziur lortu duena bere heriotza sententzia sinatzea izan da. Oraintxe bertan neokontserbadore guztiak, CIA, Mossad eta abar Donald Trump akabatzeko prestatzen ari dira. Beste kontu bat da hori lortzea. Min politiko handia egin die neokontserbadoreei, amestutako gerra kenduta. Eta, gainera, beren Israel gerrazale kuttuna kentzen ari zaie.
Iran irabazten ari da zentzu guztietan eta Donald Trumpek denbora gutxian Ekialde Ertaineko eta Ukrainako krisiak konpon ditzake.
https://www.youtube.com/live/GFFyCLDPG8c
joan mari beloki kortexarena
2025-06-25
Iruzkinak
Utzi iruzkina: