Trumpen gezurrak eta asmoak (I)

belokijmari@gmail.com 1700442561683 EUSKAL HERRITIK | 2025-04-30 00:47

belokijmari@gmail.com 1745967356075

Teknología Militar Youtubeko kanal bat da. Bideo mamitsuak egiten ditu, non edukiak ongi arrazoituta izaten diren. Gaur dakargun bideo honetan Donald Trumpi ekiten dio, presidenteak behin eta berriz ari delako errepikatzen bere esku egon izan balitz Ukrainako Guda sekula ez zela hasi izan. Hortik abiatuta, Vladimir Putinekin egiten ari den negoziazioetan zein asmo eta helburu dituen zehazten digu. Bideoan Ukraina izena ez duzu entzunen, “herrialde ezaguna” baizik.

Scott Ritter militar ohi estatubatuarrak zalantzan jarri zuen AEBetako presidentearen zintzotasuna. Donald Trumpek Europa ekialdean Errusiarekin egun dagoen gatazkak ez zuela zerikusirik bere presidentetzarekin adierazi zuen eta Bidenen gatazka zela. Ritterrek azpimarratu du ez dela akatsa bakarrik. Historia berridazteko saiakera ere badela dio. Bere ustez, Trumpen garaian oso modu aktiboan jarraitu zen gatazka bultzatzen. Egungo errealitatetik urrundu nahi izatea dagokion erantzukizunetik ihes egitea besterik ez da, bere porrota eta Errusiaren garaipena ez onartu nahi izatearen ondorioz.

Scott Ritterrek uste du 2017tik 2021era bitartean, Donald Trump presidente zela, ez zuela Errusiarekiko konfrontazioa eten, eta konfrontazioa areagotu zuten neurriak hartu zituela. Hala nola Javelin bezalako erasorako armen hornikuntza, soldaduen entrenamendua eta Errusiako mugan inteligentzia azpiegitura bat sortzea. Ritterrek gogorarazi du CIAk garai horretan aktiboki indartu zuela bere presentzia, Errusiaren aurkako jarduerak aurrera eramanez. Horrekin batera, armada estatubatuarrak mendebaldeko eskualdeetan ezagunak ziren unitateak entrenatu zituen, gatazka gunera bidaliz. Beraz, gatazka hau Donald Trumpek kargua utzi ondoren sortu zela esateak ez du sinesgarritasunik.

Ritterrek azpimarratu du Donald Trump presidente izan zeneko ekintzek argi erakusten dutela Errusiaren gaineko presioa areagotzera bideratutako ildo estrategikoan kokatzen direla. Gainera, Errusiak nazioartean duen lidergoa ahultzen saiatu ziren. Gatazka amaitzeko ekimena gaurko egoera Washingtonen interesen aurkakoa dela onartzetik sortu da.

Scott Ritterrek dio Donald Trumpek salbatzaile gisa aurkezten duen narratiba bat sortu nahi duela, Joe Biden gatazkaren erantzule oso utziko lukeen bitartean. Hala ere, historiak dio Ukrainari emandako babesa Trumpen garaian hasi zela eta egungo errealitatearen sustraiak Trumpen presidentetza garaikoak direla.

Garrantzitsua da azpimarratzea Errusiak gaur ez duela presa zantzurik erakusten. Bere posizioa itxarotekoa da, garaipenean ziurtasun osoa duelarik. Egoera honen aurrean, Donald Trumpen akordio proposamenak egoera aldatzeko saiakera dirudi, iniziatiba hartzea bilatuz, bere ardurak minimizatzeko asmoz.

Scott Ritterrek adierazi du Barack Obama eta Donald Trump sistematikoki saiatu direla Errusiaren arkitektura politikoa aldatzen, bere subiranotasuna ahultzen eta Mendebaldetik kudeatutako sistema batean sartzen. Bitxia bada ere, plana alderantziz ari da funtzionatzen. Errusia indartu egin da, zigorretara egokitu da eta kanpoko presioa erabiltzen ari da barne mobilizaziorako baliabide gisa. Ritterrek dio posizioak erabat aldatu direla eta gatazkaren amaiera nahi badute, gatazkaren jatorrian duten parte-hartzea aitortu beharko dutela nola AEBek hala Donald Trumpek.

Errusiak ez du kezkarik. Errusiak ez zuen AEBen esku-hartzea eskatu. Donald Trumpek esan zuen gatazkari amaiera eman nahi diola. Trumpek ez du komandante-burua izan nahi kolapsoaren unean. Bakea berak ekarri zuela, eta Joe Bidenek gatazka, dioen agertoki bat sortu nahi du, ez besterik.

Gatazka errusiarren eskariak betetzearekin amaituko da. Errusia prest dago harreman diplomatiko eta ekonomikoak normalizatzeko. Baina AEBek ezin dute etorri orduko mapan mugak marrazten hasi, baldintzak ipini, zentral nuklearra nork kontrolatu behar duen deklaratu, eta abar. AEBek dena ondo egotea eragiten duen Maitagarri gisa jokatu nahi dute. Baina ez, AEB ez dira konponbidea, arazoa baizik.

Errusiak ez du presarik. AEBek Ukraina dena onar dezan eta Europak atzera egin dezan konbentzitzen badituzte, Errusiak akordioa sinatuko du. Baina Errusiak ez du inoiz Estatu Batuen aurrean amore emanen. Errusiari gatazka hau mehatxu existentzial gisa ezarri zitzaion eta Errusiak tirabira irabazi egin du.

Barack Obama 2011n Errusiako erregimena aldatzen saiatu zen. Obamak Joe Biden Moskura bidali zuen, Errusiako oposizio politikoarekin bildu eta Vladimir Putin mehatxatzeko. CIA garai hartan buru-belarri ari zen Errusiako presidentea agintetik kentzeko, Errusiako gobernua kolapsatzeko eta Vladimir Putin Dmitri Medvedevekin ordezkatzeko, hau kontrolatu eta Yeltsin 2.0 bihurtzea espero baitzuten. Donald Trumpek ere Vladimir Putin boteretik kentzea bilatu zuen. Baina Errusiak tinko eutsi zion.

Errusiak bere ekonomia berreraiki du Mendebaldearen ergelkeriari eta zigorrei esker. Gaur gertatzen ari den guztia ez da Errusiak Mendebaldeari kalte egitea erabaki zuelako. Dena, salbuespenik gabe, Mendebaldearen ekintza arduragabeen aurkako erreakzioa izan da, Errusiako armategi nuklearra barne. Zenbat aldiz entzun behar zaio Vladimir Putini honi buruz hitz egiten? Gogoratu 2007an Municheko segurtasun konferentzian emandako hitzaldia: “Ulertzen al duzue egin duzuena? Misil antibalistikoen (ABM) tratatutik erretiratu eta misilen aurkako defentsa zabaltzen hastean, hori gainditu dezaketen sistemak sortzera behartu gaituzue”. 2018an, beste hitzaldi bat eman zuen: “Hemen daude arma mota berriak. Entzuten al didazue orain? Lehen nekatu arte esan nizuen ez zenezatela hau egin, ergela dela eta ez dugula honetan dirurik gastatu nahi. Baina ez diguzue beste aukerarik utzi”. Gatazka hau existentziala da, Errusiako Estatua suntsitzera zuzendutako urte askotako politikaren jarraipena. Errusia ez da belaunikatuko, irmo jarraituko du eta suntsitzen saiatzen den edonor garaituko du.

Inork ez du Europa konkistatzeaz hitz egiten Errusian. Hori zentzugabea da, NATOren asmakizuna. Errusiak bere burua babestea besterik ez du aipatzen. Moskuk ez du zaratarik egiten, ez du indarrik erakusten. Orain jokoan dagoena etorkizuneko mundu ordenaren arkitektura da, eragin globalaren birbanaketa eta AEBen itzulera parte-hartzaile pragmatikoaren paperera, orkestra zuzendari izateari uko eginez.

AEBek Europan duten eragin estrategikoa indartu nahi dute. Horretarako, hainbat konpromiso negoziatzen ari dira, energia geopolitikaren eta ekonomiaren erdigunean kokatuz. Komunikabideetan irakur liteke Errusiako proiektu energetikoei jarritako zigorren zati bat ken dakiekeela, kapital estatubatuarra Europako azpiegituran sakonago sartzearen truke. Egitasmoen artean, Nord Stream 2az gain, lur azpiko biltegiratzeak, banaketa zentroak, logistika eta abar daude. Errusia ez dago aurka eta dena errusiarren kontrolpean eginen da.

https://www.youtube.com/watch?si=SEz1lX_RvwD568Al&v=IW-udyTomSk&feature=youtu.be

joan mari beloki kortexarena

2025-04-30

 


Utzi iruzkina: