Qatar eta Hamasen hilketa saiakera

belokijmari@gmail.com 1700442561683 EUSKAL HERRITIK | 2025-09-17 01:49

belokijmari@gmail.com 1758066838916

Lehen bideoaren lehen minutuetan, Scott Ritter militar estatubatuar izanak Israelek Qatarren egindako erasoaren balorazioa eskaintzen digu. Artikuluaren bukaeran, bigarren bideo bat duzu, Nazio Batuen Erakundean irailaren 16an egindako premiazko bileran Pakistanek eta Egiptok egin duten balorazioa jasoz.

Inoiz ez genuen pentsatu Israelek Qatar erasotuko zuenik, Qatar Ekialde Hurbileko AEBen herrialde aliatu garrantzitsuenetakoa baita. Israeldarrak Hamaseko buruzagiak hiltzen saiatu ziren. Horri buruz hauxe esan zuen Israelgo enbaxadoreak AEBetan: “Oraingoan ez ditugu harrapatu, baina hurrengoan harrapatuko ditugu. Hezbola, Hamas, Hutiak eta Iran ahuldu ditugu. Eskualdea hobera aldatzen ari da etsai hauek mendebaldeko zibilizaziotik kanporatzen ditugun heinean”. Gerra-kriminal baten adierazpena da hau. Gerra-krimen bati buruz ari da hizketan. Nazioarteko zuzenbidearen urraketa da. Nazio subirano baten aurkako erasoa da. Nazio Batuen Gutunaren urraketa da. Mundu erreal batean, Qatarrek Segurtasun Kontseilura joko luke eta nazioarteko komunitateak erasopean dagoen nazio bati laguntzera joateko betebeharra inplementatzea bilatuko luke, eta Segurtasun Kontseiluak 7. kapituluko ebazpen bat onartzea lortuko luke, zigorrak edo erantzun militar bat baimentzeko, nazio errebelde bat geldiarazteko. Qatarren gertatutakoa ezin dugu kasu isolatu gisa ikusi. Aurretik Iranen, Libanon, Yemenen eta Sirian eman den jokabide patroi baten parte da. Eta hori guztia Gazan mundu guztiak egunero genozidio ekintza eta gerra krimen gisa aitortzen duena egiten ari den bitartean, Bigarren Mundu Gerraz geroztik ikusi ez den neurrikoa.

AEBek ez dute deus eginen. Eta AEBek ez badute deus egiten, herrialde arabiarretako inork ez du ezer eginen. Israelek berea eginen du orain. Baina horrek zulo sakonagoa egiten dio Israeli. Israel bere Estatuaren legez kanpoko errealitatea munduaren buruan sendotzen ari da. Egunen batean honek guztiak ondorioak ekarriko dizkio Israeli eta Israelgo Estatuak existitzeari utziko dio.

Horrek are gehiago degradatzen du AEBen zilegitasuna eta sinesgarritasuna. Nor fidatuko da gutaz? Inork ez du AEBetan konfiantzarik izanen, ez Donald Trumpen gidaritzapean behintzat, dagoeneko Iranen aurrekaria ezaguna baita. Trumpen administrazioak zabaldutako bertsioa gezur biribila da. AEBek jakin gabe, Israelek ez du bere baseetatik 15 hegazkin aireratu, Siria eta Irakeko aireko espazioa zeharkatu eta ondoren Qatarreraino bidaiatzeko modurik, Qatarren bertan baitago Ekialde Hurbileko instalazio militar estatubatuar handiena. Abisatu izan ez balute, kontrako helburu gisa identifikatuak eta automatikoki erasotuak izanen ziratekeen.

Qatar berriro bonbardatuko dute. Enbaxadore israeldarrak zera esan dio funtsean: "Nahi dugunean eraso diezazukegu". Qatar estatu subirano bezala bukatuta dago. Eta gauza bera gertatzen da gainerako mundu arabiarrarekin. Israelek egin berri duena zera da: "Edozein lor dezaket, Saudi Arabia, Kuwait… nahi dudana, nahi dudanean. Ez dago horri buruz zuetako inork egin dezakeen deus ere". Gerra-ekintza da hemen gertatu dena. Israelek ez du Hamaseko buruzagiak hiltzeko eskubiderik, batez ere AEBek Qatarreko gobernuarekin negoziatzen ari delarik. Gerra krimena da. Israel legez kanpoko erakundea da, eta egunero egiten ditu gerra krimenak.

Dohan baziren Israelgo agenteak, eta zehazki zekiten non zeuden helburuak. Baina turkiarrek bazekiten Israel nola ari zen helburuak arakatzen telefonoak erabiliz eta Hamaseko negoziatzaileei abisatu zieten: "Utzi zuen telefonoak eta atera hortik lehenbailehen". Ez zuten jende guztia ebakuatzea lortu. Qatarreko segurtasun langileak ere hil ziren eraso horretan.

Israelen ez duzu aldaketarik ikusiko. Israeldar gehienek politika erasokorrak babesten dituzte. Ez dago Netanyahuren alternatibarik. Netanyahu estandarra da. Herri kriminal batek gobernatzen duen enpresa kriminala da Israel. Krimenak egiteko prest dago, eskualdeko nazio indartsuenari dagokion estatusari eusteko. Ez dago Israelen alternatibarik, erabat desagertzea izan ezik. Israel eskualderako pilula pozoitsua da. Besterik gabe, enpresa kriminala da. Egin nahi duen guztia hiltzea da. Israeldarrek ez dute bakerik nahi. Israeldarrek nahi dutena nagusitasuna da. Horri bakea deitzen diote, baina horra iristeko denak suntsitu behar dituzte eta ez dute inolako erreparorik horretan. Ez dute inolako gizatasun zentzurik. Palestinako herriarekiko, Siriako herriarekiko, Irango herriarekiko, Libanoko herriarekiko, Qatarreko herriarekiko, judua ez den edonorekiko enpatia falta osoa dute.

Trumpek Israelekiko leialez bete du bere gobernua. Eta hauen irrazionaltasuna sinestezina da. Gobernua sekta bat da. Munduak orain benetako negoziatzailea behar du, baina Donald Trump ez da negoziatzailea. Ez du akordiorik egiten. Jazartzea besterik ez du egiten. Oraintxe bertan gainbeheran doan nazioa gara. Eta lehentasunez landu behar duguna gainbeheraren abiadura mugatzea eta putzuaren hondoraino ez iristea da. Egonkortze-puntu bat aurkitu beharko genuke, munduan lehiakor eta garrantzitsu izateko. Hori lortzeko, eseri eta munduarekin hitz egin beharko genuke. Munduan integratu, enpatia izan. Baina Donald Trumpek ez du inorekiko enpatiarik.

Pakistanek NBEn: “Israel erasotzailea da, okupatzailea, NBEren Gutunaren eta nazioarteko zuzenbidearen serieko bortxatzailea. Uko egin dio legez kanpoko okupazioa amaitzeari. Lotsagabeki bortxatzen ditu Kontseilu honen ebazpenak. Dena inpunitatez egiten du, bere apologistek babestuta, behin eta berriz amore ematen baitute legez kanpoko ekintzetan.  Okupatzaile guztiek bezala, biktima gisa azaldu nahi du”.

Aljeriak NBEn: “Legea existituko ez balitz bezala jokatzen du Israelek, mugak ilusioak balira bezala, burujabetza alde batera uzteko modukoa balitz bezala. Egunotan Siria, Libano, Yemen eta orain Qatar kolpatu ditu. Hau ez da indarra, eromena da. Aljeriak gogor gaitzesten du eta Israelek Qatarreko hiriburuari, Dohari, egindako eraso koldarra salatzen du”.

Scott Ritter: https://www.youtube.com/watch?v=XsojDYYZGj0&ab_channel=DialogueWorksEspa%C3%B1ol

NBEko bilera: https://www.youtube.com/watch?v=rEbwLuU6nDY&ab_channel=AjedrezGeopol%C3%ADtico

joan mari beloki kortexarena

2025-09-17

 

 


Utzi iruzkina: