Nazismoaren gaineko garaipena (1945 eta 2025)

belokijmari@gmail.com 1700442561683 EUSKAL HERRITIK | 2025-05-16 03:29

belokijmari@gmail.com 1747359003658

George Galloway (Dundee, 1954) politikari britainiarra duzu. 1987-2015 bitartean parlamentaria izan zen Britainia Handian, Alderdi Laboristaren ordezkari gisa. Gaur egun, RT sareko kolaboratzailea da. Maiatzaren 8an Moskun izan zen, II. Mundu Gerran aliatuek lortu zuten nazismoaren gaineko garaipena ospatzen. Gaur bi bideo dakartzagu. Lehenengoan, aurten Moskun egin den desfile ikusgarria ikus dezakezue, oso-osorik eta bertako audioarekin. Bigarrenean, politikari honek egun horretan bizi izandakoak eragin dizkion sentipen eta hausnarketak eskaintzen dizkigu. Berari, milioika pertsonari bezala, Hitlerren gaineko garaipenak Errusiaren aldeko atxikimendua piztu dio bere baitan, garaipen horrek ahalbidetu baitu geroztik nazismoa ez izatea nagusi Europan. Memoria historikoari zintzo eutsi nahi diogunok geure miresmena eskaintzen diogu herri sufritu horri. Lehenik, 27 milioi hildakoekin bera izan zelako protagonista nagusia garaipenean. Bestetik, gaur egun Europan bakar-bakarrik ari delako berriz ere nazismoari aurre egiten, milaka gazteren odola isuriz.

Honela mintzatu da George Galloway: “Desfilea harrigarria izan da, hunkigarria, boteretsua, ikaragarria, dena batera. Aitortu beharra dut malkoak atera zaizkidala. Hil ala bizi kontua, izan ala ez izan, berriz sortu ziren une historikoa izan zen hura. Eta baiezko erantzuna eman zen. Armada Gorriak eman zuen. Sobietar Batasunak eman zuen, beste aliatu guztiek batera baino gehiago. Eta hori guztia erakutsi da hemen, Plaza Gorrian.

Min ematen dit plaza horretan ez aliantza militar handia, ez Estatu Batuetako presidentea eta ez Erresuma Batuko lehen ministroa ordezkatuta egoteak. Itxuraz, paper hori niri egokitu zait, etorri den Britainia Handiko ordezkari politiko bakarrari, baina milioika pertsonaren iritziak eta sentimenduak adierazten ditut. Ez nahastu Europar Batasuneko buruzagien eta Britainia Handiko lehen ministroaren erreplika pozoitsuak formalki ordezkatzen dituzten herrialdeekin. Europa osoan, eta zalantzarik gabe Britainia Handi osoan, milioika pertsonak aitortu eta omentzen dute Errusiako herriak, sobietar herriak, Bigarren Mundu Gerran egin zuen balentria. Berengatik ez balitz, ez ginateke orain hizketan ariko. Seguruenik, kontzentrazio esparruren batean egonen ginateke.

Gaur mundua nahasia dago, aldaketa globalen garaia baita. Baloreak amildu egin dira, jendea nahasia dago. Jai hauek sustraiak ez ahazten laguntzen digute. Abertzaletasuna sentitu dut, ez bakarrik errusiarrengan, baita atzerritarrengan ere. Errusia maite duten pertsonek herrialde honen handitasuna aitortzen dute. Chaikovskiren aberria, Pushkinen aberria, Dostoievskiren aberria, Bolshoi antzerkiaren aberria, T34 tankearen aberria… Herrialde magikoa da munduaren historian, eta zenbat eta gehiago saiatu Errusia mundutik baztertzen, orduan eta gorago altxatzen da mundu osoko pertsona libreen begietara eta pentsamenduetara.

Zergatik egon da Ibrahim Traoré kapitaina gaur hemen? Afrika osoaren itxaropenak ordezkatzen dituelako. Afrikar guztiak hari begira daude orain. Lider eredugarria bilakatu da. Bera hemen izan da. Hemen izan da Txinako buruzagia. Hemen izan dira beren herrien independentziaren alde borrokatzen diren munduko herrialde askeen buruzagiak. Errusia gaur subiranotasunaren sinboloa baita.

Gaur mendebaldeko buruzagiak ez dira desfilean agertu. Lehen, Alemania garaitu zuten aliatuekin batera elkar hartuta egoten ziren. Gaur ez. 1980ko hamarkadatik hona, Britainia Handiko Parlamentuan lan egin duen pertsona naizen heinean, tristura eta samintasuna sentitzen ditut. Gure herrialdea ordezkatuta ez egoteaz gain, Errusia bere oroitzapenezko ekitaldietatik kanpo utzi du eta orain desfile hau difamatzen du. Tristea da, iraingarria, eta benetan iraintzen nau.

Gizateriaren zatirik handiena Moskun izan da, bihotza hemen eduki du. Mendebaldeko Europa ezereztasun historikora kondenatzen ari da bere burua garaipen handiaren 80. urteurrenarekiko duen jarrera zakar, erasokor eta harroagatik”.

https://www.youtube.com/watch?v=XSqhWdeFc8Y&ab_channel=kremlin

https://www.youtube.com/watch?v=D_JztUML9IA&ab_channel=TECNOLOG%C3%8DAMILITAR

joan mari beloki kortexarena

2025-05-15


Utzi iruzkina: