"Klaseen arteko gerra"

"Klaseen arteko gerra" EUSKAL HERRITIK | 2026-07-21 22:59

"Klaseen arteko gerra"

Douglas Macgregor estatubatuarra koronela izan zen AEBetako armadan eta Estatuko Defentsa Idazkariaren aholkulari. Analista geopolitiko gisa dihardu gaur egun. Analisi eta aurreikuspen hauek eskaini zituen aurreko astean, Turkian, NATOk egin zuen azken gailurraz mintzatzerakoan.

Zer sortzen du beti gerrak? Gerrak inflazioa sortzen du. Eta orain, aurre egiteko, zertan ari gara? Ba interes tasak igotzen ari gara, beste aukerarik ez dugulako. Egia esan, kontrola dagoeneko galdua dugu. 10 urtetarako bonuari begiratzen badiozu, bonuen merkatuari buruz dakien edonork, Luke Gromen bezalako norbaitek eta beste askok, AEBetan oso garrantzitsua dela esanen dizu.

Interes tasak ulertzeko, begiratu petrolioari, inflazioari eta bonuen merkatuari. Petrolioaren prezioa igo egin da, ia 80 dolarretara kupela, berriki Ormuzko Itsasartea berriro itxi delarik. Denbora batez itxita jarraituko du, ez dakit zenbat zehazki. Jendeak pentsatzen du yo-yo moduko bat gertatuko dela. Geldialdi bat aste honetan, gerra hurrengoan, etenaldia hurrengoan, berriro gerra gero, eta horrela hurrenez hurren. Merkatuek ezin dute hori jasan eta, azkenean, Trumpen inguruko finantza-guru guztiek, New Yorken dituen lagun eta milioi askoren jabe guztiek, petrolioaren prezioa azpian mantentzeko, motzean saltzen dute behin eta berriz, Trumpen adierazpen publikoak une egokian baliatuz. Horrek guztiak porrot eginen du, aurrerantzean ez du funtzionatuko.

Bonuen merkatuan, 10 urtetarako bonoa %4,5 inguruan dago, edo are altuago. Ezagutzen dudan jende guztiak gauza bera esaten dit -ni ez bainaiz honetan aditua-, baina ulertzeko ez dut uste aditua izan behar denik. 10 urtetarako bonua, interes tasa hori %5era iristen denean, akabo dena. Zorra ezin ordainduko dugu eta mailegu eske ezin izanen dugu jarraitu. Puntu horretan saihestezina izanen den kredituaren suntsiketak Mendebaldean mundu guztia arrastatuko du. Eta horretarantz goaz orain.

Jende askok, ni barne, Trumpek arriskua ulertzen zuela pentsatu zuen. Horregatik uste nuen adierazpen adimentsua egin zuela Iranekin memoranduma sinatu zuenean. Mundu guztiak daki memorandum hori Donald Trumpentzat, bere administrazioarentzat eta Washingtonen mundu guztiarentzat dagoeneko ez garela potentzia hegemonikoa onartzea dela. Amore eman dugu eta denek esaten dute, "Beno, errendizio ziurtagiria da". Esan duguna, dagoeneko ez gara hegemona. Eta niri eta estatubatuar gehienoi hori oso ongi iruditzen zaigu, ez baitugu tontakeria horietan dirurik gastatu nahi. Ez da beharrezkoa. Ez dugu zertan potentzia hegemonikoa izan. Geure burua defendatu eta geure benetako interesak babestu behar ditugu. Baina hori ez da Washingtonen jarrera.

Beraz, horma horren kontra talka eginen dugula uste dut. %5era iritsiko gara, horma hautsi eginen da eta orduan erorketa librean murgilduko gara. Horrek dena geldiaraziko du. Baina noiz gertatuko da hori? Ez dakit. Datorren hilean izan liteke, urrian edo Gabonetan, baina uste dut horrantz goazela. Ez dut ikusten nola ekidin daitekeen. Europarrek ez dute horretan sinesten. Nola edo hala, nolabaiteko aztikeriaz, dugun zor itzela kitatu ahal izanen dugula pentsatzen dute. Nik ez dut uste.

Britainia Handiko kaleetan liskar handiak izatetik oso gertu daude. Neurri batean bakarrik onar baitaiteke Pakistango bortxatzaileek eta nahi ez diren migratzaile bortitz batzuek britainiar herritar armagabeak erasotzea. Harik eta norbaitek. "Aski da" esan arte. Gauza txarrak datozela uste dut. Gainera, horrek ez du soilik frustrazio ekonomikoarekin zerikusia, klaseen arteko gerra larri batekin ere badu zerikusia.

Hori Europako zati handi batean gertatzen dela esanen nuke, neurri handi batean elite globalistak biztanleriaren gehiengoarengandik deskonektatuta daudelako. Ez zaie axola. David Betz bezalako jendeari entzuten badiozu, parlamentuko kideek, dauden 20 km-ko barrutian, zer gertatzen den ez dutela ulertzen esanen dizu. Ez dakite zer gertatzen den. Hori gero eta egia handiagoa da. Parisen bada ia parasitarioa den klase burokratiko bat, bere burua mantentzen duena eta, zernahi gerta ere, bizitzak berdin jarraituko duela pentsatzen duena. Biztanleriaren gorabeherak ez zaizkie axola beren aginte-postuari eutsi eta soldata kobratzen duten bitartean. AEBetan antzeko zerbait gertatzen da. Pertsona horiek guztiak deus gabe geratuko dira.

https://www.youtube.com/watch?v=gzI8oACU4Ms (19:22-24:47 min.)

joan mari beloki kortexarena

2026-07-21


Utzi iruzkina: