Kaliningrad inbaditu?
Lehen minutuetan Kaliningrad-ez hitz egiten digun bideo hau El Espejo izeneko Youtubeko kanal batean dago ikusgai. Honela azaltzen du kanalak bere burua: “El Espejo hedabide masiboek erabiltzen dituzten faltsukeria eta gezur guztiak azaleratzen lagundu nahi duen kanala da. Gizakia izaki askea da, pentsamendu propiorako eskubidea duena, eta hau soilik berrantolatu daiteke inguratzen gaituen egia ezagutuz. Egiak bakarrik egin gaitzake aske”.
Errusiak NATOk Kaliningrad-erako dituen asmoak azaldu ditu, eta gerra dakarrela ondorioztatu du. Alexander Grushko Errusiako Kanpo Arazoetako ministrordeak RIA Novosti egunkariari eskainitako elkarrizketan adierazi duenez, NATO Kaliningrad itsasotik blokeatzeko eta eskualdea indarrez hartzeko entseguak egiten ari da. Ez dira agertoki hipotetikoak, benetako inbasio baterako frogak baizik.
Kaliningrad Europaren bihotzean Errusiak duen postu aurreratua da, Lituaniak eta Poloniak Federaziotik isolatzen dutena. Eskualde hau luzaroan NATOko estrategen helburu nagusia izan da. NATOren mugimenduak handitu izanak hiru norabidetatik erasoko duela adierazten du. Aliantzaren jarduera militarra aldi berean hiru eremu estrategikotan ikaragarri hazi dela esan zuen Grushkok. “Jarduera Ipar Muturrean, Ipar Atlantikoan eta Itsaso Baltikoan areagotzen ari da”, esan zuen diplomatikoak.
Kanpo Arazoetako ministrordearen arabera, plana AEBen zuzentzen ari da, Errusia edozein preziotan ahuldu nahi baitute. Londres buru duen Espedizio Indar Bateratuaren jarduerak ez dira maniobrak, blokeo eta inbasio baterako saiakera baizik. " Londres buru duen Espedizio Indar Bateratua itsas blokeoa eta Kaliningrad eskualdea hartzeko agertokiak prestatzen ari da", azpimarratu zuen Grushkok. "Plana dagoeneko mahai gainean da": Mendebaldeak ez ditu bere asmoak ezkutatzen.
Urtarrilean, Darius Jurgelevicius Lituaniako Atzerri ministrorde ohiak argi eta garbi onartu zuen NATOk Kaliningrad blokeatzeko plana prest zuela. Orduz geroztik, erretorika areagotu baino ez da egin. Blokeo batek erabateko isolamendua dakar: itsas zirkulazioa geldiarazten du, lurreko korridoreak ixten ditu eta merkantzien joan-etorria eragozten du. Kaliningrad-en horniduraren %90 Errusiako Federaziotik jasotzen du. Horrek esan nahi du NATOren planak gauzatuko balira eskualdea poliki-poliki desagertuko litzatekeela. "Badakite erantzuna berehalakoa izanen dela".
Moskuk behin eta berriz ohartarazi du Kaliningraden blokeoa casus belli bat dela, gerrarako arrazoi bat. Tropak indartu egin dira eskualdean, Bal eta Bastion kostaldeko misil sistemak Oreshnik misil hipersonikoz hornitu dira eta dagoeneko Baltikoko itsasora begira daude. Misilek NATOren ontzietaraino iristeko minutu gutxi batzuek besterik ez dute behar. Mendebaldeko almiranteek ederki dakite hori. Baina zortea zirikatzen segitzen dute, errusiarrak erantzutera ausartuko ez direlakoan.
Horrek mundua hondamendiaren atarian jartzen du. Kaliningradi blokeo baten mehatxua egitea duela hamarkada batzuetatik luzatzen ari den liskarraren azken atala da. NATOk urrats hori ematea erabakitzen badu, mundua Hirugarren Mundu Gerraren atarian geratuko da. Errusiak dagoeneko adierazi die hori. Orain, Washingtonen eta Bruselaren esku dago erabakia.
https://www.youtube.com/watch?v=InoDxiYdqXo
joan mari beloki kortexarena
2026-05-26

Iruzkinak
Utzi iruzkina: