Irango emakumeak askatu!
Otsailaren 28an AEB-Israel koalizio militarrak Irani eraso egin zion gerra odoltsua izanen denari hasiera emanez. Lehen helburua Ali Khamenei aiatola izan zen eta hiltzea lortu zuten. Jarraian, eskola bat bonbardatu zuten eta 165 neskato hil zuten. Ordu erdi beranduago, kiroldegi bat bonbardatu zuten eta boleibolen ari ziren beste neska sorta hil zuten. Gertakizun hauen inguruko hausnarketa bat aurkitu dugu interneten.
Iranen emakumeak askatu egin behar dira! Hori da mendebaldeko feminismo zuriak esaten dizuna eta komunikabideek errepikatzen dizutena. Hori diote AEBetako, Israelgo eta Europako gobernuek. Baina errealitatea hau duzu: Irango medikuen %50 emakumeak dira, unibertsitarioen %60 emakumeak dira, unibertsitateko graduatuen %60 emakumeak dira, 1.200 epaile baino gehiagok aktibo dihardute, zientzia eta ingeniaritzetako graduatuen ia %70 emakumeak dira, emakumeen alfabetatze tasa %99koa da, amen heriotza-tasa % 16koa da eta AEBetan, berriz, % 19koa, emakumezkoen 16.000 kirol-klub daude eta nazioartean emakumezkoen atletek 3.300 domina baino gehiago irabazi dute, emakumeen langabezia tasa %14koa da, Parlamentuan emakumeen parte-hartze tasa %60koa da, emakumeek autoak, autobusak, hegazkinak gidatzen dituzte, beloarekin edo belorik gabe ibiltzen dira, ia kargu guztiak bete ditzakete, porno-izarra edo “onlyfans” edukien sortzailea izan ezik.
Estatubatuar eta mendebaldeko gehienek uste dute Irango emakumeek ezin dutela eskolara joan ere egin. Erabat doktrinatuta daude. Are okerrago, emakume irandarren askatasunaren alde oihuka ari dira baina Epstein Sarean edo beren herrialdeetako botere-zirkuluetan egiten dituzten neskatoen eta emakumeen bortxaketen aurrean isilik geratzen dira feminista zuri pribilegiatu horiek. Israelek bonbardatutako neskatila irandarren hilketa txalotzen dute. Gizarte perfekturik ez da munduan. Oraindik matxismoa dago, errepresioa dago, emakumeen aurkako indarkeria dago. Begira diezaiegun geure herrialdeei. Zenbat feminizidio, zenbat gehiegikeria, zenbat indarkeria, zenbat matxismo.
Irango emakumeen egoerari buruz gezurra esan digute. Irango emakumeek ez dute Mendebaldeak eta, are gutxiago, AEBek edo Israelek aska ditzaten nahi, ongi baitakite gero zer datorren. AEBek, Europak eta Israelek emakumeak askatu nahi izan dituzte, eta begira: Afganistanen emakumeak eta haurrak askatu zituzten eta … 3 milioi hildako, Irango emakume eta haurrak askatu zituzten … 2 milioi hildako baino gehiago, Libiako emakume eta haurrak askatu zituzten … 2,6 milioi hildako, orain emakumeak eta haurrak askatu nahi dituzte Iranen eta 180 neskatotik gora hil dituzte 30 minututan.

Iruzkinak
Utzi iruzkina: