Iran eta AEB elkarrekin hitz egiten

Iran eta AEB elkarrekin hitz egiten EUSKAL HERRITIK | 2026-04-17 15:14

Iran eta AEB elkarrekin hitz egiten

Aste honetan Andrew Napolitano epaile ohi estatubatuarrak Seyed Marandi irakasle irandarrarekin izan du elkarrizketa. Apirilaren 12an, Pakistango Islamabaden, Iranek eta AEBek izan zituzten bilerez mintzatu dira.

A. Napolitano: Zein da Irango jarrera ofiziala asteburuan Islamabaden gertatutakoen inguruan?

S. Marandi: delegazioko kide ezberdinekin eta negoziatzaile pare batekin hitz egin nuen eta eszeptizismo handia sumatu nuen. Ez zuten aurrerapausorik espero. Izan ere, gure aurreko esperientzietan, negoziatzen ari ginela, Trumpek ezkutuan Iranen kontra azpilanetan jardun baitzuen Netanyahurekin gerra bat abiatzeko. Akordio batera iristeko aukera ona zegoen, eta irandarrak horretan saiatzeko prest zeuden, Trump presiopean dagoelako. Petrolioaren, gas natural likidotuaren, ongarrien, produktu petrokimikoen eta helioaren eskasiak ondorioak baitakartza.

Beraz, Trump aldatzeko prest ote zegoen ikustera joan ziren, bereziki berak Iranen 10 puntuko plana onartu zuelako. Gerraren hasieran "Baldintzarik gabeko errendizioa" exijitu zuen. 40 egunen ondoren, Irango plana negoziazioetarako esparru gisa onartu zuen. Beraz, Iran hara joan zen ea berak irtenbide bat bilatzen zuen ikusteko eta, halaber, nazioarteko komunitateari negoziatzeko prest gaudela erakusteko ere.

Irango taldeak ez zuen Teheranera deitu, erabakitzeko ahalmena baitzuten. Aurrez, joan aurretik, Mohammad Ghalibaf doktoreak luze hitz egin zuen Khamenei aiatolarekin. Berak oso ondo zekien zer negoziatuko zen. Baina beste aldea ez zegoen prest. Alde batetik, JD Vancek bi proisraeldar zeukan alboan, eta gainera etengabe ari zen telefono deiak egiten, horietako bat Netanyahu zelarik. Netanyahuk berak esan zuen Vancek egunero jartzen zuela kontu guztien jakinaren gainean eta hori benetan harrigarria da kolonia txiki baten aldetik. Arazoaren sustraia horretan datzala uste dut.

Netanyahuk eta sionistek negoziazioak hondatu zituzten, su-etena hondatu zuten bezala, AEBekin Libano barne hartzen zuen akordio bat genuelako, Pakistango lehen ministroak argitu zuen bezala. Hori ere Netanyahuren erruz izan zen. Eta Netanyahuk Libanon bere eraso genozidekin jarraitzen duenez, Iranek erabaki zuen ez uztea ontzi guztiak Ormuzko itsasartetik pasatzen. Beraz, Netanyahuk, su-etena urratzean eta Trump horretara behartzean, eta baita negoziazioen porrota eragitean ere, ekonomia globalak are gehiago sufritzea ekarri du.

Itzultzaileak zeuden. Pakistango bitartekariak ere. Alde batean Vance, Kushner eta Witkoff zeuden. Eta beste aldean Ghalibaf doktorea zegoen, Parlamentuko presidentea eta Teherango Unibertsitateko irakaslea. Baita Bagati (?) doktorea ere, akademikoa eta Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko zuzendariordea ere. Bera izan zen duela 4 urte Vienan programa nuklearra negoziatu zuen pertsona.

A. Napolitano: Nola utzi zieten irandarrei ziria sartu zieten bi agente israeldarrak aretoan egoten?

S. Marandi: ez dut uste irandarrak engainatuak izan direnik. 12 egunetako gerran, irandarrek bazekiten Israelgo erregimenak eta estatubatuarrek eraso eginen zietela. Baina oraingoan bezala, nazioarteak eta Irango herritarrek negoziatzen saiatu zirela jakitea nahi zuten. Iranek ez zekien noiz eta nola erasoko zuten. Horregatik hil zuten hainbeste jeneral gerrako lehen egunean. Iranek negoziatu izan ez balu, Mendebaldeak zabalduko zukeen narratiba honakoa izanen zatekeen: "Iranek negoziatu izan balu, hau ez zatekeen gertatuko".

Aitzakiarik ez dutela ziurtatu nahi du Iranek. Iranek ziurtatu nahi zuen jendeak ikustea Iran negoziazio mahaian zela. Hortaz gain, irteera bide bat ere eskaini nahi zion Trumpi. Baina Trump ez dago prest edo ez da gai eskaintza bat onartzeko.

Beste batzuen artean, Ormuzko itsasartearen eta nuklearraren gaiak ere eztabaidatuak izan ziren. Dena den, interesgarriena izan zen, Iranen eszeptizismoa gorabehera, egunean zehar nolabaiteko aurrerapenak lortu zirela. Desadostasunak izan ziren, baina aurrera egin zen. Eta lehen egunaren amaieratik hurbil, bat-batean AEBek oso jarrera gogorra hartu zuten, haien portaera osotara aldatu zen eta irteerarik gabeko kale itsura iritsi ziren. Hala ere, egun horretan bertan negoziatzen jarraituko zutela uste zuten. Baina Vance joan egin zen.

Vancek Iranek arma nuklearrak egin nahi zituela esan zuen, baina ez da egia. Joe Kenten uko gutunak argi adierazten du Iran ez dela arma nuklearren bila ari. Beren portaera justifikatzeko aitzakia besterik ez da. Eta gero esan zuen Iranek ez zituela beren eskaerak onartu. Jakina, Iranek ez du eskaririk onartuko. Negoziazio mahaia irtenbideak bilatzeko da, ez baldintzak ipintzeko. Vancek etengabe deiak egiten aritu behar izateak bera ez zela erabakiak hartzeko agintea zuen pertsona erakusten du. Irandarrek, aldiz, ez zuten horren beharrik izan.

Desadostasunek hainbat arlo hartzen zituzten, ez soilik nuklearra. Iranek ez du onartuko uranioa aberasteari behin betiko amaiera ematea. Hala ere, gobernua prest dago bere programa nuklearra baketsua dela bermatzeko. Iran prest dago epe batez aberasteari muga bat jartzeko, baina ez dago prest bere subiranotasunari uko egiteko.

Burujabetza, independentzia, duintasuna

Iraultza islamikoa subiranotasuna da, independentzia. Duintasuna da kontua. Hori dela eta, Trumpen eta bere kideen itxaropenak ez dira oso errealistak. Sionistek bultzatuta egiten dituzte zentzurik gabeko eskari horiek. Agian Iranek noizbait amore emanen duela pentsatuko dute, baina ez dute negoziazio mahaian lortuko gudu zelaian lortu ez dutena.

Ormuzko itsasartean irandarrek muga handiak ezarri dituzte eta, bestetik, estatubatuarrek ere bai. Beraz, oso modu bitxian, irandarrak eta estatubatuarrak batera ari dira itxita mantentzen. Baina horrek ez die AEBei lagunduko. Krisi ekonomiko globala areagotu eta azkartu eginen du. Gainera, Iranek esan du AEBek blokeoa altxatzen ez badute, Itsaso Gorriko, Omango Golkoko eta Pertsiako Golkoko itsas zirkulazio guztia blokeatuko duela. Itsaso Gorria edo Oman itsasoa gurutzatzen duten ontziei Irango misilek eta droneek eraso eginen diete, eta horrek gauzak izugarri okertuko ditu.

Merkatuak manipulatuz eta adierazpenak eginez prezio baxuak manten ditzakeela uste du Trumpek. Baina mundu osoa ikusten ari da berehalako hondamendi ekonomiko hau bera, Israelgo lehen ministroa eta lobby sionista ari direla eragiten. Beren gain hartu beharko dute guzti honen erantzukizuna. Horrek isolatu eginen ditu AEB eta ez die inolako onurarik ekarriko. Gauzek okerrera eginen dute. Israelgo erregimenari ere ez dio inolako onurarik ekarriko, dagoeneko mundu osoan baztertua izaten ari baita Gazako eta Libanoko genozidioak direla eta.

Oso azkar ari gara hurbiltzen krisi ekonomiko global batera. Iranen jarrera indartsua da. Azken hilabeteetan, petrolioaren eta energiaren prezioak gora egin du eta Iranen salmentek gora egin dute eta diru asko irabazi dute. Gainera, Iranek 200 milioi petrolio upel inguru zituen zisterna-ontzietan itsasoetan. Horren erdia saldu da dagoeneko, eta beste 100 milioiak saldu eginen dira. Orain petrolio hori amaitzen ari dela da arazo nagusia.

Bada zerbait gehitu nahiko nukeena mendebaldeko hedabideei buruz: Washington Post-ek, Pakistanera bidean gindoazela, iritzi-artikulu bat argitaratu zuen esanez AEBek negoziatzaileak hil beharko lituzketela. Mehatxatuta sentitu ginen, eta ordezkaritzak uste zuen Iranera itzultzean aukera asko zeudela hegazkina misil batez botatzeko. Dena den, inork ez zuen Pakistanen geratzeko hautua egin. Hegazkinak, Teheranera joan beharrean, mugatik gertu hartu zuen lur, Afganistan eta Turkmenistan artean. Eta gero Teheranera lurrez joan ginen, 1.000 km inguruko bidaia eginez. Horixe dira Mendebaldeko hedabideak. Denak daude oligarkiaren kontrolpean, Epstein klasearen kontrolpean, sionisten kontrolpean.

https://www.youtube.com/watch?v=u11qJw17fDA&t=822s

joan mari beloki kortexarena

2026-04-17


Utzi iruzkina: