Informazio-iturri interesgarriak

Zerrenda honetan aipatzen diren guneak geopolitikaz ikuspuntu zabala izan nahi duenarentzat dira aproposak. Komunikabide hegemonikoetan ez bezala, gune hauetako gehienetan bi aldeetako informazio garrantzitsua jasoko duzu. Zure esku geratuko da ondorioak ateratzea. Ez dugu ahaztu behar interneten ehunka direla informazioa zabaltzen duten guneak eta oihan horretan denetarik dagoela. Hemen kalitatezko gune gutxi batzuk besterik ez daude jasota. Zuzeneko programak jarraitzerik ez dituenak bukatu ondoren bideo formatuan edozein ordutan ikus litzake. Euskarazko gunerik ez dut ezagutzen. Hemen aipatzen diren guneek informazioa gaztelaniaz zabaltzen dute. Ingelesez dihardutenak ugariak dira, baina ez ditut hemen aipatu, salbuespenen bat izan ezik.
YOUTUBE:
Miguel Ruiz Calvo: egunero zuzeneko programa bat egiten du gaueko 22:00etatik aurrera, ordu betez. Arratsaldeko lehen orduetan bideo bat eskaintzen du, egunero hau ere. Azken aldian, goizetan ere zuzenekoak edo bideoak eskaintzen hasi da.
Negocios TV: telebista honek, bereziki negozioen munduan dabiltzanentzat bada ere, tarte handiak eskaintzen dizkio egunero geopolitikari. Elkarrizketa interesgarriak eskaintzen ditu (Lorenzo Ramírez, Antonio Alonso, Ignacio García-Valdecasas, Juan Antonio de Castro, Juan Antonio Aguilar, Eduardo Irastorza, José Manjón, Fernando Moragón, Paco Arnau, Fco Javier Martínez López…) Egunero goizeko 8:00retan hasten du programazioa José Vizner zuzentzen duen “Claves del día” saioarekin.
DMP Geopolítica: geopolitikaren eta geoekonomiaren azterketa kritikoa lantzen du. Santiago Martínezek oso elkarrizketa interesgarriak egiten ditu. Lehen aipatutako izen asko aurkituko duzue gune honetako bideoetan.
La Magia de la Bolsa: Miguel Méndez eta Alberto Iturralde dira programaren dinamizatzaileak. Méndezek egunero albiste ugari biltzen du hamaika komunikabide miatu ondoren eta Iturralde bilbotarrak horien irakurketa politikoa eskaintzen du.
Ekai Center: Euskal Herriko Unibertsitateko ekonomia irakasle eta Ekai Centerreko presidente Adrián Zelaiak egunero eskaintzen ditu bideo motzak, geopolitikarekin loturiko era guztietako gaien inguruan. Ikus-entzuleek egindako galderei erantzunez beti.
Frente Militar y Geopolítico: Hego Amerikako gunea da. Ukrainako Gudaren inguruko albisteetara mugatzen da. Egunero eskaintzen ditu bideoak eta, albiste nagusien aipamena egiteaz gain, frontearen lerroan egunero ematen diren aldaketak azaltzen ditu.
Pascal Lottaz: neutraltasunaren inguruko ikasketetako irakaslea da Kiotoko Unibertsitatean. Mundu osoko adituei eginiko elkarrizketak eskaintzen ditu. Gaztelaniaz ere baditu.
Geopolítica Actual: “Geopolitika sen onaren ikuspuntutik. Geopolitikaren ulermen holistikoa. Egungo egoeraren benetako esanahia” dio aurkezpenean guneak. Arduradunak bere hausnarketak eskaintzen ditu.
Prensa Alternativa – El Jota: “Azterketa geopolitikoa Aberri Handiaren begiradatik” irakur liteke bere aurkezpenean. Hegoamerikako ahotsa hau ere. Informazioa eta elkarrizketak eskaintzen ditu.
Demoliendo Mitos de la Política: Geopolitikaren eta geoekonomiaren azterketa kritikoa eskaintzea du helburu, aurkezpenean dioenez. Ezequiel Bistoletti argentinarra da arduraduna.
El Doomer Noticias: anglosferako analista onenen bideoak gaztelaniaz eskaintzen ditu (Johan Mearsheimer, Alexander Mercouris, Alex Christoforou, Napolitano epailea…)
TuProfeDeRI: “Nazioarteko Harremanen diziplinako doako ikastaroak partekatzea” da kanal honen helburua, aurkezpenean dioen bezala. Jesús López Almejo mexikarra da analista.
TELEGRAM:
Sare honetan ere aukera asko dago. Nik mordo bat ezagutu ondoren, hauek biak hautatu ditut eguneroko albisteei jarraipena egiteko egokienak direlakoan:
Irina: Ukrainako Gudaren ikuspuntu errusiarra.
Ucraniando: ikuspuntu errusiarra eskaintzen duen beste gunea.
joan mari beloki kortexarena
2025-02-28
Iruzkinak
Utzi iruzkina: