Ibrahim Traoré, aitzindari Afrikan

belokijmari@gmail.com 1700442561683 EUSKAL HERRITIK | 2025-08-07 01:33

belokijmari@gmail.com 1754523516992

Immigrazioaren eztabaidak Europa osoa -eta Euskal Herria ere- astinduta duen garaiotan, argigarri datorkigu Ibrahim Traoré Burkina Fasoko presidentea bere herrian egiten ari dena. Jakinki burujabetzari eusteko elikagaiak bertan sortuz abiatu beharra dela, bertako indarrez soilik gauzatutako makroproiektu bat eraiki du burkinafasoarrak bertan bizitzen gera daitezen. Bertako teknikariek eta bertako langileek eraikitako ubidea da I.Traorék immigrazioaren arazoari irtenbidea emateko eskaintzen digun eredua. Europako enpresari putreek burkinafasoarrak ez esplotatzeko… lan duina Burkina Fason bertan eskaini du. Multinazionalek beren produktuak bertan garesti sal ez ditzaten… bertan sortu ditu. Afrikako herrialde guztiek bide bera landuko balute, Europan -eta Euskal Herrian ere- ez genuke immigrazio arazorik izanen. Europarrok afrikarrei laguntzeko bidea argi dugu: enpresak bertan eraikitzen lagundu, ingeniariak eta langile kualifikatuak eduki ditzaten bertan unibertsitateak eta lanbide-eskolak eraikitzen… Bere herrian lanbide duina duen afrikarra ez baita Europara lan bila etorriko.

Burkina Faso, lehortearekin, ezegonkortasunarekin eta isiltasunarekin luze lotutako herrialdea, berriki nazioartearen arreta erakarri du proiektu berritzaile baten bidez. Munduko azpiegiturarik handienak atzerriko bankuek finantzatzen eta nazioarteko kontratistek eraikitzen dituzten honetan, Afrika mendebaldeko nazio honek kontinenteko ureztatze ubiderik luzeena atzerriko laguntzarik gabe eraiki du. Ubidea baino gehiago da, lurrean zizelkatutako iraultza da.

Hamarkadatan zehar, Burkina Fasoren ahulezia handiena bere zorua izan da. Nekazaritzarako ahalmen handia duen arren, lehorteek eta gobernuaren utzikeriak galduta zuten lurra. Herrixkak kolapsatu egiten ziren ur faltagatik. Urik gabe ez dago uztarik eta uztarik gabe ez dago burujabetzarik. Ur hutsune horretan atzerriko potentziek negozioa aurkitu zuten. Elikagaiak baldintza zehatzekin iristen hasi ziren eta subiranotasuna ale zaku batzuren truk galdu zen. Horrela sortu zen menpekotasuna.

Ibrahim Traoré kapitain gazteak, herrialdeko buruzagi iraultzaileak, menpekotasun hori hautsiko zuela zin egin zuen. Etorkizuna lurren ureztaketan ikusi zuen. Independentziarako lehen urratsa uraren kontrolarekin hasten dela ulertu zuen, ez negoziazio diplomatikoekin. Ura boterea da. Burkina Fasok bere ura kontrolatzen badu, bere etorkizuna kontrolatu ahal izanen du. Klima-aldaketak Sahel osoko eskasia zikloa sakondu du. Baina atzerriko laguntzaren zain geratu beharrean, Ibrahim Traorék ubide bat eraikitzea erabaki zuen. Ez zen nekazaritza bakarrik, gosearen politikaren aurkako kontraeraso nazionala izan zen. Afrikaren ahuleziaz baliatzen zen mundu ordenaren aurkako matxinada izan zen.

Gouleiko presarekin hasi zen eta handik bideratu zuen lehen ur jarioa Bama aldera, Hauts-Bassins eskualde lehor eta ahaztuan. Aurreko gobernuek alboratuta zuten, lehortzeko utzitako lurralde gisa. Baina Traorék Burkina Fasori ukatu zitzaion guztia sinbolizatzen zuelako hautatu zuen Bama. Baman arrakasta lortu ezkero, ez zen inon salbatzeko urrutiegi geratuko zen herririk. Eta horrela jaio zen Bamako ubidea mugimendu estrategiko gisa. Lehen lehorrak ziren lautadak urak zeharkatzen ditu orain. Gaur egun, ubideak 1.530 ha arrozez eta baratzez hornitzen ditu.

Hala ere, benetako iraultza ubidea eraikitzeko modua izan da. Makina bakoitza, adreilu bakoitza, ubide-metro bakoitza burkinafasoar eskuek eginak dira. Lan indarra bertakoa da, logistika eta beharrak bezala. Ibrahim Traoré presidenteak proiektuaren asmoa azaldu zuenean, ez zion 10 urteko epea eman. 8 hilabetekoa soilik, “goseak ez duelako itxaroten eta subiranotasunak ere ez”. Epea betetzeko, kamioiak egunsentia baino lehen hasten ziren orroka. Langileek gauera arte jarraitzen zuten erreflektoreen laguntzaz. Materialak ingurutik lortzen ziren. Atzerapenak harrotasun nazionalari egindako irain gisa hartzen zituzten. Autodeterminaziorako eskala handiko ekintza izan zen.

Goseteak kanporatutako familiak itzultzen hasi ziren. Ura itzulita, berarekin batera esperantza. Ubideak eguzki-energiako ponpak, digitalki monitorizatutako balbulak eta fluxu-sentsore adimendunak ditu. Antzinako nekazaritza-jakinduria eta abangoardiako teknologia uztartzen ditu. Ur ihesak denbora errealean arakatzen dira. Etorkizunerako prestatutako ubidea da. Orain ale biltegiak sortzen ari dira haien ertzetan zehar. Errepideak eraikitzen ari dira, landa-etxaldeak hiri-merkatuekin lotzeko. Sistema osoa onura jasotzen duten herritarrek kudeatzeko egina dago, ez atzerriko GKEetako funtzionarioek.

Traoréren ikuspegia ez da Baman amaitzen. Nazio osoan tokiko independentzia indartzeko estrategia baten lehen eredua baino ez da ubidea. Proiektu hau etorkizuneko nekazaritza korridoreetarako plan bihurtuko da, bakoitza lurrari, jendeari eta Burkina Fasoko asmoei egokitua. Ubide horren bidez, ura ez ezik, gaitasuna, ezagutza, konfiantza eta egonkortasuna irabazten dira. Urte luzez elikagaien segurtasuna atzerriko merkatuek bahitu zuten, soroak alde batera utzi zituztelako. Orain, Bamako ubidea martxan dela, Burkina Fasok urtean 50.000 tona elikagai ekoiztea aurreikusten da.

Elikadura burujabetzak gehiago eskean ez ibiltzea dakar eta behar nazionaletarako lan egitea. Aldaketa hori gobernuaren politika birmoldatzen hasia da dagoeneko. Kooperatibak hedatzen ari dira. Nekazariek, lehen klimak mugatuta, orain urte osoan dute sarbidea soro emankorretara. Prezioak jaisten ari dira eta merkatuak egonkortzen. Familiek gutxiago gastatzen dute inportatutako elikagaietan, eta gehiago hezkuntzan eta arreta medikoan.

Traoréren administrazioak teknologia modernoa txertatu du proiektu honetan. Orain, Adimen Artifizialean oinarritutako sistemek ureztatzen dituzte eremuak, eta lurzoruaren osasun-sentsoreak eta klimaren urruneko monitorizazioa dituzte. Tresna horiek mendebaldeko agroindustriako erraldoiek bakarrik zeuzkaten garai batean. Autosufizientzia gero eta handiagoa da eta, horri esker, Burkina Fasok bere herritarrak ez ezik inguruko estatuak ere elikatzen ditu. Hori tipulan eta arrozean oinarritutako estrategia eta lidertza da, ez armatan eta hitz hutsetan.

Hala ere, iraultza sakonena jendea da. Ubideak 2000 zuzeneko lanpostu baino gehiago sortu ditu, soldatzaile eta ingeniariengandik hasi eta igeltsero eta makineria operadoreenganaino. Hauek ez dira espezialista atzerritarrak, langile burkinafasoarrak dira, soldatak irabazten dituzte, lanbideak ikasten dituzte eta beren nazioarekiko konfiantza berreraikitzen dute. Askorentzat, lehen aldia da gobernuaren dirua berengana ustelkeriarik gabe iristen ikusten dutena. Eta hori garrantzitsua da, Estatuak txekeak ematen dituenean legitimitatea irabazten duelako. Traoré lehendakariak bazekien hori ongi aski. Horregatik 8 hilabeteko epea ez zen soilik anbizio handikoa izan, herriaren diziplina eta gaitasunaren aldeko apustua baizik. Inguruan lanbide-heziketako zentroak sortu dira, ubideen mantentze-lanei, eguzki-ureztatzeari, agrologiari eta ingeniaritzari buruzko ikastaroak eskaintzen direlarik.

Lan eta lanbide horiek ubidea amaitu ondoren ere iraunen dute. Lehen aldiz landa eremuko gazteak nahi dutelako gelditzen dira orain bertan. Aukerak ikusten dituzte beren lurrean, ez bakarrik itsasoz bestaldean. Migrazioa gutxitzen ari da, eta ikusezin sentitu zen belaunaldi bat ari da orain seme-alabak elikatuko dituen benetako zerbait eraikitzen. Herrialde batek bere buruarengan sinisten duenean lor dezakeena islatzen duen ispilua da hau. Burkina Faso ez da soilik azpiegitura bat eraikitzen ari, bere nortasuna berreraikitzen eta etorkizuna berpizten ari da.

Artikuluaren bideoa:      https://youtu.be/PlQ03uOo1E8?si=zqVfdOnr24Cqn1-Z

Ibrahim Traoré presidentearen lana eta politika hobeki ezagutzeko:       

http://www.cubadebate.cu/especiales/2025/05/21/por-que-el-lider-de-burkina-faso-inquieta-a-washington/

https://www.youtube.com/watch?v=DjYHuCLVxe8&ab_channel=LaVozdelaRevoluci%C3%B3n

https://www.youtube.com/watch?v=foVFDo6NoPw&t=3s&ab_channel=HISTORIASDEVIDA


Utzi iruzkina: