HURRITZ (Oreshnik)

belokijmari@gmail.com 1700442561683 EUSKAL HERRITIK | 2024-12-11 18:49

belokijmari@gmail.com 1733939539579


Azaroaren 21ean, Errusiak lehen aldiz erabili zuen Hurritz (Oreshnik errusieraz) izeneko misil balistikoa guda batean. Zehazki, Dnipro hiriko Yuzhmash izena duen misil balistiko fabrikaren aurka, Ukrainan. Misil hipersoniko honek lehergai nuklearra eramateko gaitasuna du, baina honetan ez zuen inolako lehergairik eraman, ez nuklearrik eta ez konbentzionalik. Mundu guztia aztoratuta utzi du misil honek. Zergatik? Dagoen testigantza grafiko bakarra misila lurrera iristeko uneko bideo bat da, urrutitik grabatutakoa. Agintariek berehala inguratu zuten fabrikaren eremu osoa eta argazkirik ateratzeko debekua ezarri zuten. Ondorioz, oraindik ez da irudirik zabaldu, baina bertako bizilagunek base militar handi hartan zeuden eraikinak desagertu egin direla diote eta hautsa besterik ez dela geratu.

Misilak 800 kilometrotara dagoen gune batetik jaurtiki zen eta bete-betean jo zuen helburu zuen fabrika, desbideratu gabe. Misil hipersoniko honek 12.350 km/h-tako abiadura hartzen du eta detektaezina da. Lehergai konbentzionala duen misil multzoa bota ezkero, misil nuklearraren hondamendia eragin lezake, baina erradiazio-arrastorik utzi gabe. Gaur egun Errusiak bakarrik dauka halako armarik.

Hurritz misil honek barruan sei ojiba darama eta ojiba bakoitzak, berriz, seina artefaktu. Beraz, osotara 36 gailu. Azaroaren 21ean misil honek ez zuen leherketarik eragin. Dirudienez, Dnipro jo zuen misil honek ojiba bakoitzaren barruan seina zulagailu berezi zeraman, lurrean bakoitzak dozenaka metrotako sakonera duen zuloa eragiteko gaitasuna duela. Diotenez, ehun metrotara hurbil daitezke zuloak. Kontutan hartu behar da misila atmosfera kanpotik jaisten dela zuzen-zuzenean, zulagailuek izugarrizko energia zinetikoa dakartela eta 4.000 graduko tenperatura. Baldintza horietan inguru osoko partikulak desegin egiten dira eta hautsa bakarrik geratzen.

Une honetan mundu osoan ez dago antzeko armarik eta daukanari abantaila osoa ematen dio arma nuklearrik gabeko gatazkatan. Azaroaren 21ean, misila jaurtiki baino ordu erdi lehenago, asmoen berri emanez Errusiako sistemak jakinaren gainean jarri zuen AEBetako Gobernua, misil ez-nuklearra zela jakin zezaten. Errusiako presidente Vladimir Putinek soilik jasotako erasoei erantzuteko erabiliko duela esan du. Errusia dagoeneko hasia da Hurritz hau seriean fabrikatzen. Hortaz gain, oraindik proba-fasean diren beste hainbat antzeko arma dutela esan zuen.

Iritzi artikulua (J.Pérez, Txileko Internacional izeneko webgunean):
https://resumen.cl/articulos/oreshnik-adios-a-la-era-nuclear-bienvenidos-a-la-era-de-la-guerra-cinetica

Hurritzen ezaugarriak:
https://es.wikipedia.org/wiki/Oreshnik

Putinen azalpenak (artikuluaren balioa V.Putinen hitzaldia da. Kazetariaren iruzkinak oso alderdikoiak):
https://legrandcontinent.eu/es/2024/11/23/el-mensaje-del-misil-oreshnik-comprender-la-retorica-nuclear-de-putin-traduccion-inedita/

joan mari beloki kortexarena

2024-12-11


Utzi iruzkina: