Honengatik sartu ginen Ukrainan

belokijmari@gmail.com 1700442561683 EUSKAL HERRITIK | 2025-10-03 02:09

belokijmari@gmail.com 1759450411182

Bideo honek baditu hilabete batzuk. Ukrainak Errusia inbaditu zuenekoa da, 2004ko azaroan Errusiako Sotxi hirian egin zen Valdaiko Nazioarteko Eztabaida Foroan grabatua. Bideo honetan jasota dagoen lehen galdera Ukrainan sartzeko arrazoiei buruzkoa izan zen eta Vladimir Putinen erantzuna osoa bezain argia izan zen, egia jakin nahi duenarentzat guztiz asegarria.

“Ukrainaren independentziaren deklarazioan, esplizituki adierazten da Ukraina estatu neutrala dela. Geroago, Ukrainako lidergoak aldaketak egin zituen eta NATOn sartzeko nahia adierazi zuen. Baina hori ez zen adostu genuena. Bestalde, inoiz eta inon ez dugu estatu kolperik babestu. Ukrainan ere ez genuen babestu. Ulertzen eta babesten ditugu estatu-kolpe horrekin ados egon ez ziren pertsonak, eta aitortzen dugu beren interesak defendatzeko eskubidea dutela.

Hori izan da Ukrainan ekintza militarrak hasteko arrazoia. NBE Nazio Batuen Erakundearen Gutunaren lehen artikuluaren arabera, herri bakoitzak autodeterminaziorako eskubidea du. Baita legez kanpokoa eta konstituzioaren aurkakoa izan zen estatu kolpearekin ados egon ez ziren Krimeako eta Ukrainako hego-ekialdeko pertsonek ere.

NBEko Nazioarteko Justizia Gorteak erabaki zuen lurralde batek, bere independentzia aldarrikatzean, ez duela bere herrialdeko agintarien iritzia edo baimena eskatu beharrik erabakia hartzeko unean. Beraz, berezko nortasuna duten eskualde historiko hauek, Novorrusia eta Donbass barne, beren subiranotasunaren eta etorkizun politikoaren inguruan erabakia hartzeko oinarrizko eskubidea zuten. Hori guztiz bat egiten du egungo nazioarteko zuzenbidearekin eta NBEren gutunarekin. Hori horrela izanik, estatu berri horiekin estatuarteko akordioak sinatzeko eskubidea genuen. Eta hala egin genuen.

Itun horiek elkarrekiko laguntzari buruzko xedapenak biltzen dituzte. Berretsi egin genituen, eta gure gain hartu genuen zenbait betebehar. Geroago, estatu berri horiek laguntza eskatu ziguten itun horien baitan. Aukera bagenuen eta laguntzera behartuta geunden. Eta hori egin genuen, 2014an Kieveko erregimenak hasitako ekintza militarrak geldiarazi nahian. Ez genuen inolako erasorik hasi, besteek hasitakoa geldiarazten saiatu gara. Non urratu ditugu nazioarteko zuzenbidea eta NBEren gutuna? Inon ez. Beraz, Ukrainako muga aldatu egin behar da aipatutako lurraldeetan bizi diren pertsonen erabaki subiranoen arabera.

Ukrainan benetako neutraltasunik ez dagoen heinean, benetan zaila da Errusia eta Ukrainaren artean auzotasun oneko harremanak imajinatzea. Izan ere, Ukraina etengabe erabiliko dute besteren eskuetan dagoen tresna gisa eta Errusiaren interesen kaltean. Horrela ez da sortuko harremanak normalizatzeko oinarrizko baldintzarik. Hori ekidin nahiko genuke eta horixe da gure asmoa. Epe luzerako konponbide baterako baldintzak sortzea nahi genuke eta Ukraina estatu independente eta subirano bihurtzea eta hirugarren herrialdeen esku dagoen tresna ez izatea.

Begira, adibidez, zer gertatzen ari den orain Kursk eskualdean. Haren galerak kolosalak dira. Hiru hilabeteko borroketan, galerak iazkoak baino handiagoak dira: 30.000 soldadutik gora. Zergatik segitzen dute hor galera horiek jasaten? Ozeanoaren bestaldetik agindu zaielako kosta ahala kosta hauteskundeak arte eutsi diezaiotela. Prezio hori tragedia izugarria da Ukrainako herriarentzat. Hau ez da Ukrainako Estatuaren interesekoa eta are gutxiago Ukrainako herriarena. Horrek mugarik gabe jarraitzen badu, ez du ekarriko inguruko estatuen arteko bakea eta lankidetza berreskuratzeko baldintza onuragarririk. Horregatik esaten dugu prest gaudela bake negoziazioetarako, baina Istanbuleko akordioetan oinarrituta eta gaurko errealitateetatik abiatuta. Anaiak diren bi herriren intereserako kooperazio harremanak berrezartzeko baldintzak sortzea baino ez da izan behar helburua”.

Gai honetaz, honela mintzatu da aste honetan Sergei Lavrov Nazio Batuen Erakundearen Batzar orokorrean:

“Bloke politiko-militarrak sortu dira eta, Errusiari dagokionez, porrot estrategikoa emateko helburua adierazi dute. Oraingoz, Kieveko erregimen neonazi ez-legitimoa erabilita lortzea espero dute. Baina dagoeneko Europa prestatzen ari dira abentura suizida honi ere ekiteko. Ez dut hemen hitz eginen Errusia bezalako potentzia nuklearraren aurka borrokatzen saiatze hutsaren zentzugabekeriaz eta arriskuaz. Era berean, Kieven babesle mendebaldarrak ere burugabeak dira, eta zin egiten dute ez dagoela (Zelenskiren) alternatibarik  bake formula zitalaren aurrean. Ultimatum hori defendatzen dute, NBEren gutuna lotsagabeki aipatuz, Ukrainaren lurralde osotasunerako bermatzea exijituz.

Gogorarazi nahi dut NBEren Gutunak ez duela lurraldearen osotasuna bakarrik jorratzen. Gutunaren lehen artikuluak herrien berdintasun eta autodeterminazio printzipioak errespetatu behar direla adierazten du. Azpimarratu nahi dut NBEko Batzar Nagusiaren aho bateko erabakia izan zela, eztabaida zaileko urte luzeen ondoren. 2014ko otsailean AEBek eta beren aliatuek bultzatutako estatu kolpe odoltsuaren ondorioz, Kieven agintea hartu zuten Ukrainako neonaziek Errusiako Krimea, Donbass eta Novorrusiako biztanleak ordezkatzen ez zituztela frogatu beharrik ez dago.

NBEren gutunaren lehen artikuluan pertsona ororen oinarrizko eskubide eta askatasunak errespetatzeko betebeharra jasotzen da ere, arraza, sexu, hizkuntza edo erlijio bereizketarik gabe. Kieveko estatu kolpearen ondoren errusiarren eta errusiar kulturaren parte sentitzen direnen eskubideak sistematikoki zapalduak izan dira. Errusiera Ukrainan legez debekatuta dago esparru guztietan, hezkuntzan, komunikabideetan, artean, kulturan eta baita eguneroko bizitzan ere. Duela gutxi, Eliza Ortodoxo kanonikoa debekatzen duen beste lege bat onartu zen ere.

NBEren Gutunean kontsakratutako errusiarren eskubideen urraketa larriak dira hauek, eta Errusiaren eta Europa osoaren segurtasunerako mehatxuak dakartzate. Horiek dira Ukrainako egungo krisiaren arrazoi nagusiak. Gai horiei heltzeko egiten ari da Errusia, bere segurtasuna eta lur historiko horietako pertsonen oraina eta etorkizuna defendatzeko, Operazio Militar Berezia. Mendebaldeko politikariek Errusiaren kontra erakutsi duten harrokeria eta oldarkortasun maila inoiz ez bezalakoa da, eta gobernantza globaleko sistema osoaren funtzionamendua blokeatzen ari da. Ez gara norabide arriskutsu horren ondorioen erantzule. Hala ere, Mendebaldea gelditzen ez bada, ondorio larriak egonen dira eta guztiok sentituko ditugu”.

Vladimir Putin Sotxin: www.youtube.com/watch?v=Std4RDED44s

Sergei Lavrov NBEan: www.youtube.com/watch?v=HcIchV2brm0

joan mari beloki kortexarena

2025-09-30


Utzi iruzkina: