Finlandiaren eredua

belokijmari@gmail.com 1700442561683 EUSKAL HERRITIK | 2025-04-19 02:05
1

belokijmari@gmail.com 1745021379943

Ukrainako Guda bere amaierara iristen ari denez, nolako bukaera eman dakiokeen eztabaidatzen hasiak dira analistak. Gaur Helsinkiko Unibertsitateko Ekonomia irakasle Thomas Malinen dakargu hona. Finlandiar honek aurreko mendean bere herrialdeak Ukrainarenarekin antz handia duen egoera bizi izan zutela dio. Eta hari eman zitzaion irtenbidea eman lekiokeela orain Ukrainari.

Ukrainako egungo egoerak gero eta antz handiagoa du 1944an Finlandia eta Sobietar Batasunaren artean zegoenarekin. Alemaniako bazkide ez-ofiziala izan ginen 1941eko ekainaren 22an hasi zen Bizargorri izeneko operazioan. Alemania naziak Sobietar Batasunari eraso egin zion Polonia eta Finlandiaren bitartez. Carl Mannerheim mariskala Sobietar Batasuneko zati batzuetan sartu zen Finlandiako ekialdean. Mannerheim obsesionatuta zegoen Mendebaldeko Errusiatik negoziazio fitxatzat hartua genuen zatiarekin. Zelenskik Kurskekin egin zuen gauza bera.

1944an Sobietar Batasuna Finlandia gogor presionatzen hasi zen Kareliako penintsulan eta gerra galduta zegoela onartzera behartu zuen Finlandia. Risto Ryti Finlandiako presidenteak karguari berehala uko egin zion, gerra deklaratu zion presidentearekin ezin zela bakea sinatu exijitu zuelako Moskuk. Rytik presidentetza utzita, armadaren liderra Mannerheim mariskala jarri zuten Finlandiako presidente. 1944ko abuztuaren amaieran, Moskuren eskariak jaso genituen eta oso gogorrak ziren. Baina sinatzea beste aukerarik ez genuen. Armistizioa 1944ko irailaren 19an sinatu zen eta hainbat urtez Sobietar Batasunaren kontrolpean egon ginen. Soldadu nazi guztiak Finlandiako lurretik kanporatu ziren, mugimendu nazionalistak desegin ziren eta haiei lotutako pertsona guztiak auzipetu zituzten. Gerra kriminalak ere epaituak izan ziren. Ez genuen segurtasun bermerik izan. Gerrako konponketengatik ere sekulako dirutza ordaindu behar izan genuen. Zaintza indarrak aliatuak ziren, baina Sobietar Batasuna zen denen buru. Gerra galduta, herrialdea eta herritarrak salbatzen saiatu besterik ezin duzu egin. Horrela aurkitu zuen Finlandiak bere bakea.

Bake ituna gogorra izan zen. Ez genuen armada zintzorik izan urte askotan. Dena kendu ziguten, eta gero, garaitu gintuenarekin koexistentzia baketsua aurkitzen saiatu ginen. Nire buruari galdetzen diot zergatik egiten zaien hain pentsaezina Mendebaldeko herrialdeei imajinatzea Ukrainako egungo egoera eta 1944ko Finlandiarena edo 1945eko Japoniarena berdintsuak direla.

Sobietarren kontrola nahiko samurra izan zen. Ez zen zapalkuntzarik izan. Arau batzuk baino ez zizkiguten ezarri. Stalini Finlandia gustatzen zitzaion, eta adiskidantzazko harremana egon zen. Japonia baino askoz hobeto tratatu gintuzten. Tropa sobietarrek Finlandiak berriz ere ezer egingo ez zuela ziurtatu nahi zuten. Finlandiak ez zion existitzeari utzi. Gaur egun mendebaldeko Europa osoak jarraitzen du esaten Ukrainak amore emango balu desagertu eginen litzatekeela, errusiarrek irentsi eginen luketela. Hau fantasia guztiz zoroa da.

Errusia, bere estatuan sartu dituen Ukrainako lurrek Ukrainaren parte izaten jarraitu zezaten, saiatu zen zortzi urtez. 2022an, egoera jasanezina zela erabat argi geratu zenean bakarrik aldatu zuen ikuspegia. Errusiarrek Finlandiarentzat nahi zuten moduko irtenbidea nahi dute egun Ukrainako gainerako zatiarentzat. Finlandiako buruzagiek ikusi zutenean ezin genuela tropa sobietarren beste erasoaldi bat jasan, herrialdea eta herritarrak salbatzeko egin genuen ahalegina da gaur Ukrainarekin dagoen alde bakarra. Zelenskiri, Adolf Hitlerri bezala, ez baitzaio axola Ukrainaren biziraupena.

Ez dut ulertzen zergatik ari diren Europako mendebaldeko buruzagiak Ukraina amildegira bultzatzen, Errusiaren aurka fronte zabalago bat irekitzeko helburuaz ez bada.

Ukrainak behar du Zelenskik uko egitea eta armadaren zati handiena kontrolatuko duen jeneral bat jartzea. Faxistak oso indartsuak dira Ukrainan eta, benetan, ez dakit nola kontrola daitezkeen. Arriskua da beren kabuz borrokan jarraitu dezaketela. Ukrainan bake iraunkorra lortzeko modu bakarra Ukrainako indar armatuek amore ematea da. Eta hori gerta dadin, Donald Trump presidenteak laguntza militar guztia gelditu beharko luke, eta Elon Muskek Starlink zerbitzua. Horrela su-etena aste gutxiren buruan lortuko litzateke. Trump presidenteak aldaketa ekarriko zuela espero nuen, baina orain ezetz dirudi.

Europako buruzagien kontzientzia ezin da ona izan. Ezin izanen nuke neure buruarekin bizi heriotza gehiago bultzatuko banu, batez ere ukrainarrak, haiek egiten duten bezala. Ez dakit nola egin dezaketen lo gauez gure presidente Alexander Stubbek, nire lagun ohiak, eta Elina Valtonen atzerri ministroak. Ikaragarria da. Elena pertsonalki ezagutu nuen, bost urtez. Lagunak ginen. Bera erabat usteldu da, usteltzen utzi da. Moraltasun falta erabatekoa eta osoa dago, indar sistematiko batek bultzatua: Ukrainan gerra gehiago egitearen aldeko Europako lider nagusiak, NATOren estatu sakona, konplexu militar industriala…

Gerra laster gelditzen ez bada, zabaldu eta gogortu eginen da. Errusiari aholkuren bat eman beharko banio, Donald Trumpi aste batzuk ematea esanen nioke. Eta Trump presidenteak honi amaiera emateko egin lezakeena egiten ez badu, “zuek bukatu behar duzue eta erabateko gerrara joateko beharra duzue” esanen nioke Kremlini. Errusiak gerrillen gerra saihestu behar du, eta horretarako Ukrainako Estatuaren kapitulazioa beharrezkoa da. Zelenski presidentea kargutik kendu eta han armadaren kontrola duen norbait jarri besterik ez duzu egin behar. Une horretan Errusiak su-etena onartuko du. Terminoak gogorrak izanen dira eta bete egin beharko dira: NATOri ez, Ukrainan Europako tropei ez, Estatu Batuen babesari ez… Armada txiki-txiki bat baino ezinen duzu izan. Hori da finlandiarren adibidea. Porrota onartu behar duzu. Pilota Donald Trump presidentearen teilatuan dago. Berak eragin dezake hori guztia gertatzea, nahiz eta arrazoiren batengatik ez duen egiten.

Zelenski presidenteak alde egin behar duela ulertzeko moduan esan diezaioke hori Trump presidenteak. Ondoren, parlamentuak bitarteko presidente bat izendatuko luke. Zelenskik ezin du bakea negoziatu. Haren ustelkeria argitara aterako litzateke. Trumpek gauza horiek egiteari uko egiten badio eta europarrak gerrarako prestatzen badira tropak bidaliz, Putin presidenteak erabateko gerra politika inplementatuko du.

Aukerak oso gogorrak dira, Europako lidergoa ez delako elkarlanean ari munduko gainerako herrialdeekin eta bakea nahi duten Europako biztanleekin. Macron, Starmer… gerrako benetako kriminalak dira, bakea bultzatzen egon beharko luketelako eta ez gatazka sakonago bat.

Ukrainako gerrara badoaz, akabatu eginen dituztela ongi dakite britainiarrek eta frantziarrek. Ukrainarrak borrokan mantentzeko zabaltzen dute mezu hori. Zenbat denbora beharko da beren ustezko salbatzaileek erabat engainatzen dituztela uler dezaten ukrainarrek?

https://youtu.be/QldpI0fwOCk?si=_NWASlawT5s5nyjX

joan mari beloki kortexarena

 


Utzi iruzkina: