Estatu kolpea AEBetan

Estatu kolpea AEBetan EUSKAL HERRITIK | 2026-04-14 21:49

Estatu kolpea AEBetan

Max Blumenthalek AEBen eta Israelen arteko kontsentsua hankaz gora zergatik ari den jartzen aztertu digu. Batetik, Israelen eragin intrusiboak estatubatuarren interesak hankaz gora jartzen dituela sumatzen du eta, bestetik, Iranen aurkako gerrak MAGA mugimenduaren barruan kontraesanak areagotu. Blumenthal “The Grayzone” webgunearen editore nagusia da, saritutako kazetaria eta hainbat libururen egilea. Artikuluak, erreportajeak eta dokumentalak argitaratu ditu, tartean “Killing Gaza”.

Donald Trumpen inguru politikoa Israelen aldeko aberatsek osatzen dute. Charles Kush, higiezinen sektoreko enpresaburu ustela; Howard Lutnick, Cantor Fitzgerald Finantza Zerbitzuen zuzendari exekutiboa eta Jeffrey Epstein-i estuki lotua; Steve Witkoff, higiezinen sektoreko enpresaburu handia eta politika-mundu sionistari oso lotua. Donald Trump presidentetzara aurkeztu zenean, oraindik ez zegoen guztiz lerrokatuta Likud-en pentsamoldearekin. Hori bere lehen diskurtsoan ikus daiteke, 2015 edo 2016an, "Israeldarren eta palestinarren artean akordio batera iritsi behar dugu” esan zuenean. Antisemita deitu zioten hori esateagatik.

Esaldi horrek arazoak sortu zizkion, Sheldon Adelson handikia horren kontrakoa zelako. Bat-batean, Donald Trump Iranekiko akordioaren aurkako manifestazio batean agertu zen Kapitolioan. Bere bulegoa Israelgo  agente batek zuzentzen duen Ted Cruz ere han zen. Manifestazio hori Israelgo lobbyak babestu zuen, eta Iranekin zuten akordioa bertan behera uztea nahi zuten. Donald Trump hara iritsi orduko, jendea Kapitolioaren aurrean pilatu zen eta argi ikusi zen Donald Trump izanen zela hautagai errepublikano nagusia.

Une horretan egin zen Iranekiko akordioa suntsitzeko ituna. Halaber, Iranen aurkako gerrara joateko itun sakonago bat ere bazela iradoki zen. Orduan bihurtu zen Donald Trump hautagai nagusia. Ehunka milioi dolar jasotzera zihoan Adelson senar-emazteengandik eta Israelen aldeko beste milioidun batzuengandik. AEBetako hauteskunde-sisteman horrek asko balio du. Presidentetza-kanpaina diru gehien nork bilduko lehiaketa bihurtzen baita. Paul Singer, Trump Errusiako agente gisa aurkezteko sortu zen Steel dosierraren atzean zegoen diru-emailea, Donald Trumpi dirua ematen hasi zitzaion. Marco Rubio bezalako hautagaiak babesten zituen neokontserbadorea zen. Paul Singerren esanetan, inportanteena Iranen aurkako gerra bat izatea zen eta Donald Trumpek bere nahiak beteko zituela.

Beraz 2016an Trumpek, estatu sakona-ren aurkako gerra agintzen zuen bitartean, figura horiek guztiak sartu zituen bere inguru politikoan. John Bolton ere hartu zuen, Fox News-en gauero ikusten zuelako. Mike Pompeo, sionista kristau amorratua. Steve Bannon, Amerika First agendan sinesten zuena, berehala baztertu zuten. Artean Tucker Carlson-en ahotsa ere bazuten, agian Iranekin gerra saihesteko adina eragina izan zuena. Baina argi eta garbi ikus zitekeen Donald Trump Iranen aurkako gerra bat abiarazteko helbururantz irmo zihoala. Horregatik agindu zuen Qasem Soleiman hiltzea, Iranen bigarren pertsonarik garrantzitsuena zena, horrek bermatu egiten baitzuen AEB Iranekin amaigabeko eskaladara eramatea. Hilketa hura Mike Pompeo CIAko zuzendariaren bitartez jarduten zuen Benjamin Netanyahu-ren presioaren ondorio izan zen.

Trumpen bigarren agintaldia

Trump bigarren agintaldira itzuli zenean, Adelsonekiko harremana are biziagoa zen. Jende asko oso haserre zegoen Bidenekin, Blinkenekin eta demokratekin Gazan genozidioa babesteagatik, eta horrek Israelgo lobbyarentzako behin betiko saria izanen zen Iranen aurkako gerrari atea zabaldu zion. Garai horretan,  Trumpen inguruan zeuden pertsonak Israelen aldekoagoak ziren. Ez zegoen sionisten eragina indargabetzen zuen inor. Michael Waltz zegoen, lobby israeldarraren politiko kuttunetako bat, segurtasun nazionaleko burua izateko aurreikusia zena. Rubio ere hor zegoen, Adelsonengandik gertuegi egoteagatik Trumpek 2015ean eraso zuena. Israeldik gertuegi egoteagatik kanporatua, Trump kritikatzen zuen Steve Bannonen lekua hartu zuen Susie Wiles kabineteburua ere. Emakume honek Benjamin Netanyahuren kanpainan lan egin zuen 2020an. Pete Hegseth Israelera joan zen palestinarrak Jerusalem-go beren etxeetatik fisikoki lekualdatuko zituen asentamendu-plan bat proposatzera. Hegseth-ek, maila politikoan igo ahal izateko, Israelen gainean ahalik eta jarrerarik muturrekoena hartu zuen behin eta berriz.

Trumpek Iranen kontrako gerrara joatea erabaki zuenean, otsailaren 11n, Susie Wiles, Marco Rubio, Pete Hegseth eta John Ratcliffe zituen inguruan Mar-a-Lagon, denak Israelek ezarritako pertsonak. Iranen kontrako erasoarekin bat ez egiteko joera handiena zutenek ez zuten eraginik izan. Denok genekien zerbait gertatzen ari zela Netanyahu hirian zelako. Autopistak itxi zituzten eta presidentetza mailako segurtasuna ipini zioten. Halako batean areto nagusian sartu zen, atzerriko buruzagien kasuan batere ohikoa ez den zerbait eginez. Mahaiburuan eseri zen eta Trump bere alboan, Netanyahuk Trumpi egin beharrak zerrendatzen zizkion bitartean. Netanyahu beldurra zabaltzen hasi zen astebetean Iranek arma nuklear bat edukiko zuela esanez, Europari eraso egiteko jaurtiketa mekanismo bat ere bazuela eta laster AEBei eraso egiteko aukera izanen zuela. Beraz, Irani eraso egin behar diozu orain esanez Trumpi. Atzean David Barnea Mossadeko zuzendaria zuen. Entzuleek "Gerra hau erokeria da. Netanyahuk dioena fartsa hutsa da. Hau barregarria da. Txorakeria da..." zioten, baina inor ez zen ausartu Trumpi sentitzen zutena esatera. Bazekiten gerra honi buruzko erreparoak adieraziz gero, agian ez zutela mailan gora egiten jarraituko. Losintxari talde izanik, bere burua baztertu eta arazoa pasatzen utzi zuten.

Estatu kolpea

Israelek eta AEBetan dituzten bitartekariek Donald Trumpi eta bere ingurukoei egindako urte askotako manipulazio, doktrinamendu, mehatxu eta sarien emaitza izan zen otsailaren 11ko bilera hori. Funtsean estatu kolpea izan zen eta Iranen aurkako gerra hau kolpe horren emaitza da. Israelek ez dio utziko Donald Trumpi gerra honi amaiera ematen. Israelek erabaki zuen Donald Trumpek gerra hau hasiko zuela. Marco Rubiok, Senatuan egindako lehen informazio saioan, Israelek Irani eraso eginen ziola iragarri zuen, gustatu ala ez, eta, beraz, haien atzetik joan beharra zela. Prentsaren aurrean adierazpen argigarri hau egin zuen, eskandalu handia izan behar zuena, baina AEBetako hedabideek sistematikoki estaltzen dute Israelen kontrola. Orain argi ikus dezakegu su-etena engainua izan dela eta Israel saboteatzen ari dela. Beste behin ere, froga oso argiak ditugu.

Estatu Departamentuak deklarazio zirriborro bat eman zion Shehbaz Sharif Pakistango lehen ministroari, AEBen eta Iranen arteko negoziazioetarako akordioaren nondik norakoak azalduz. Bertan argi jasota zegoen su-etenak Libano inplikatuko zuela. Eta zer egin zuen Israelek? 90eko hamarkadatik gogoratzen dugun sarraskirik handiena Libanon. 250 hildako baino gehiago Beirut eta beste eremu batzuk erasotzen, hala nola Beiruteko Unibertsitate Amerikarra eta gune dirudunak. Libano osoan zehar eraso zuten biztanleria zibila sarraskituz. Iran probokatzeko duen modua izan da.

JD Vance presidenteordeak gezurra esan zuen Libano akordioan sartu izana ukatzean. Beste behin ere, Israel zehazten ari da AEBek zer egin dezaketen eta zer ez gerra honetan. Horrek erakusten du Etxe Zurian izan den estatu kolpea, non praktikan Donald Trump den Israelgo lehen presidentea. Kontua ez da beste presidente batzuek ez zutela egin Israelek nahi zuena. Donald Trump Israelgo lehen presidente amerikarra dela diodanean, Israelgo buruzagi batek bezala hitz egiten duela esan nahi dut. Harri Arora itzuli arte Iran bonbardatzea proposatzen duenean Israelgo hizkera baitarabil.

Zein da Donald Trumpen estrategia? Ez du estrategiarik. Israeli estrategia zehazten uzten ari zaio. Estrategia erregimen aldaketa da, hori baita Israelen estrategia, erregimen aldaketa eta estatuaren suntsiketa. Beraz, Donald Trump lider israeldar baten papera hartzen ari da eta lider israeldarra Washingtonera datorrenean, gobernu aretoan israeldarra mahaiaren buruan esertzen da eta Trump bere alboan.

https://www.youtube.com/watch?v=mymPhRjeHBQ

joan mari beloki kortexarena

2026-04-14

 


Utzi iruzkina: