(Denok) Erretzeko arriskuan

Ekainaren 2an, Scott Ritter militar estatubatuarrak iritzi-artikulu bat idatzi zuen Ukrainak Errusiaren hiruki nuklearreko hegazkinen aurka egin zituen erasoen inguruan, “Amarauna” izeneko operazioaren inguruan alegia. “Bidegurutze existentzial batera iritsi gara" esaldiak laburbil dezake artikuluaren mamia. Idazkia argia eta zuzena da eta ukitu beharreko adar guztiak jorratzen ditu, irakurleak erasoek sortu duten egoera berriaren larritasunaz jabetu dadin. Honako luzeegia denez, parrafo batzuk moztu ditut.
2012an Vladimir Putin Errusiako presidenteak adierazi zuenez, "arma nuklearrek Errusiaren subiranotasunaren eta lurralde osotasunaren berme garrantzitsuena izaten jarraitzen dute. Halaber, eskualdearen oreka eta egonkortasuna mantentzeko funtsezko papera betetzen dute".
2020an argitaratu zuen lehen aldiz bere doktrina nuklearra Errusiak. Dokumentuaren arabera, Errusiak "arma nuklearrak erabiltzeko eskubidea du, bere edota aliatuen aurka arma nuklearrak edo suntsipen masiboko beste arma mota batzuei erantzuteko, baita arma konbentzionalei ere Estatuaren existentzia arriskuan baldin badago". Era berean, Errusiak arma nuklearrak erabiltzeko eskubidea aitortzen du, "Errusiako gobernuaren edo armadaren instalazio kritikoen aurkako erasoa gertatuz gero".
2024an Vladimir Putinek Errusiako doktrina nuklearra eguneratzeko agindu zuen, Ukrainako OMB Operazio Militar Bereziak sortutako errealitate geopolitikoa kontutan hartuz.
Doktrina berriaren arabera, arma nuklearrak erabiltzeko baimena emanen litzateke "nuklearra ez den edozein estatuk, estatu nuklear baten parte-hartzearekin edo babesarekin, Errusiaren edota bere aliatuen aurkako erasorik eginen balu, batera eginiko erasotzat joko bailitzateke".
"Errusiako Federazioaren garrantzi kritikoa duten azpiegitura estataleko edo militarreko elementuei eragiten dieten ekintzen kasuan ere sartuko litzateke jokoan Errusiaren armategi nuklearra". Mehatxuek ez dute zertan arma nuklear moduan etorri.
Amarauna Operazioak, Errusiaren disuasio nuklear estrategikoarekin zuzenean lotutako azpiegitura militar kritikoei droneekin egindako erasoak, argi eta garbi zeharkatu ditu Errusiaren marra gorriak, eta errepresalia nuklearra edota eraso nuklear prebentiboa eragin lezake.
Amarauna Operazioa Errusiaren disuasio nuklear estrategikoko gaitasunekin zuzenean lotutako azpiegitura militarren aurkako ofentsiba zuzena da. Gutxienez hiru aerodromori (Dyagilevo, Belaya, Olenya) eraso egin zieten droneek eta hamar bat hegazkin suntsitu edota larriki kaltetu zituzten.
Ekainaren 2rako Istanbulen aurreikusita zeuden bake elkarrizketetako giroa nahasteko zegoen diseinatuta Amarauna Operazioa, argi eta garbi.
Lehenik eta behin, ulertu behar da ezinezkoa dela Ukraina bake-negoziazio garrantzitsu batzuetarako serio prest egotea, Amarauna izenekoa bezalako operazio bat planifikatu eta gauzatzen duen bitartean; ezin zitekeen egin Ukrainako presidentearen baimenik gabe.
Gainera, eraso hori ez zitekeen gauzatu Britainia Handia, Frantzia eta Alemaniaren baimenik gabe.
Badirudi aktore estatubatuarrek ere paper garrantzitsua bete dutela: Lindsay Graham eta Richard Blumenthal senatariek Ukrainara bisita bateratua egin zuten joan den astean, eta han Ukrainako gobernuarekin estuki koordinatu zuten zigor ekonomiko sorta berri bat.
Badirudi Amarauna Operazioa ahalegin hitzartua dela Errusia Istanbuleko elkarrizketetatik urruntzeko.
Oraindik argitzeko dago Trump presidenteak Amarauna Operazioaren berri zenbateraino zuen.
Gauza bat argi dago: Ukrainak ezin izanen zukeen Armiarma Operazioa egin mendebaldeko aliatuen onespen politikorik eta laguntza operatiborik gabe.
Iraganean Errusiak pazientzia eta ausardia uztartuz erantzun die Ukrainaren eta bere mendebaldeko aliatuen probokazioei.
Askok ahultasun seinale gisa interpretatu dute jarrera hori.
Errusiak orain arteko moderazio maila berari eutsiko ote dion ikusteko dago.
Ukrainak eraso hori garatzeak erakusten du zenbateraino ari diren Mendebaldeko inteligentzia-zerbitzuak Errusiarekin etorkizunean izan daitekeen edozein gatazkari aurre egiteko bidea aztertzen; izan ere, NATOko eta EBko kideak gatazka horretarako prestatzen ari direla diote.
Bidegurutze existentzial batera iritsi gara OMBn.
Arma nuklearren erabileraren inguruan Errusiak zehaztuta zituen marra gorriak nabarmen bortxatu dituzte.
Trump presidenteak Errusia eta Ukrainaren arteko bake prozesu baten alde dagoela esan du. Orain gertaera horien aurrean zein den AEBen jarrera erabaki beharko du.
AEB eta NATO parte-hartzaile aktibo bihurtu dira arma nuklearren erabileraren muga gainditu duen gatazka honetan.
AEB eta mundua geuk eragindako Armagedon nuklear baten atarian daude.
Edo egoera honetara eraman gaituzten politiketatik aldentzen gara, edo gure ekintzen ondorioak onartu eta ordaindu beharko ditugu.
Ezin dugu gure etorkizuna lider errusiar baten pazientziak eta moderazioak erabakitzen duen mundu batean bizi, gu geu probokazioen erantzule garelarik.
Ukraina, eta ez Errusia, da mehatxu existentziala gizateriarentzat.
NATO da, eta ez Errusia, Ukraina halako zuhurtziarik gabe jokatzera eraman duena.
Eta AEB ere bai. AEBetako arduradun politikoen adierazpenek babes politikoa eman diete Ukrainari eta NATOko bere babesleei, Amarauna Operazioa bezalako maniobrak planifikatu eta gauzatzeko.
Graham eta Blumenthal senatariei sedizioa leporatu beharko litzaieke.
Orain Trump da munduaren etorkizuna erabaki behar duena:
- NATOri eta EBri Ukrainari laguntza militar eta finantzarioa emateari uko egin diezaioten aginduz.
- Eta OMBn parte hartzen. Ukraina aukeratzen badu, gerra nuklearra piztuko du. Errusia aukeratzen badu, mundua salbatuko du.
https://misionverdad.com/traducciones/jugando-con-fuego
joan mari beloki kortexarena
2025-06-07
Iruzkinak
Utzi iruzkina: